Festetako argazki lehiaketa martxan dago
Koronabirusak baldintzatutako egun hauetan, aurtengo jaietako argazki lehiaketa martxan jartzea erabaki du Jai Batzordeak. «Denentzako egoera aldrebesa den arren, printzipioz urtero bezala jaiak antolatzeko asmoa dugu», gaineratu dute.
Hori horrela, argazki lehiaketan parte hartzeko arauak edo irizpideak gogorarazi dituzte:
- Gaia: Igeldorekin zerikusia duen argazki, marrazki, montaje edo collage.
- Argazkiaren tamaina 14,85*21cm-koa izan behar du.
- Argazkia aurkezteko email honetara bidali: ttonttorro@gmail.com
Maiatzaren 3a baino lehen
Lanak aurkezteko epea ere jakinarazi dute. Maiatzaren 3a izango da parte hartzeko azken eguna. Eta saria honakoa: festetako egitarauko portada eta 100 euro.
Animatu eta parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.
– Gaia: Igeldorekin zerikusia duen argazki, marrazki, montaje edo collage.
– Argazkiaren tamaina 14,85*21cm-koa izan behar du.
– Argazkia aurkezteko email honetara bidali: ttonttorro@gmail.com