Gabonei begira, eskaintza zabaldu dute IKOn
Gabonak gainean ditugu eta azken hilabetean hori nabari da IKOn ere. Gabonei begira, eskaintza zabaldu dute eta arrain eta marisko aukera jarri dute, besteak beste. Arrainetan, batez ere, bakailua da nagusi. Modu ezberdinetan aurkitu daiteke: gazitua, gezatua, papurtua, kokotxak...
Mariskoetan olagarroa, txipiroi tinta, langostino desberdinak, txangurroa... erosi daitezke. Konjelatuen kamara jarri dute martxan eta bertan, mariskoez gain, onddoak eta perretxikoak daude.
Ardoetan ere promozio berezia jarri dute.
Horrez gain, Gabonetako saskiak erosteko aukera dago norbaiti opari eman nahi izanez gero: IKO opari saskiak.
Lau saski zozketan
Abenduan zehar, lau saski zozketatuko dituzte bezeroen artean. Astero ari dira egiten zozketak eta saski bakoitzak 30€-ko balioa du, IKO produktuez osatuta. Erosketa egitean jasotzen dute bezeroek zenbakia.
Produktu berri gehiago
Aipatutakoez gain, beste produktu berri batzuk erre jarri dituzte dendan: txokolateak, jaboia granelean, musukoak...
Peleta lortzeko aukera ere badago eskaera eginez.
Langile berria
Azken hilabetean langile aldaketa ere izan dute Kooperatiban. Amador Criadoren partez, Oihana Gabilondo da orain dendako arduradun berria.
Gabonak ondo pasatzea opa Kooperatibako kideek Gabonak ondo pasatzea opa die igeldotar guztiei!
Gabonak gainean ditugu eta azken hilabetean hori nabari da IKOn ere. Gabonei begira, eskaintza zabaldu dute eta arrain eta marisko aukera jarri dute, besteak beste. Arrainetan, batez ere, bakailua da nagusi. Modu ezberdinetan aurkitu daiteke: gazitua, gezatua, papurtua, kokotxak…
Mariskoetan olagarroa, txipiroi tinta, langostino desberdinak, txangurroa… erosi daitezke. Konjelatuen kamara jarri dute martxan eta bertan, mariskoez gain, onddoak eta perretxikoak daude.
Ardoetan ere promozio berezia jarri dute.
Horrez gain, Gabonetako saskiak erosteko aukera dago norbaiti opari eman nahi izanez gero: IKO opari saskiak.
Lau saski zozketan
Abenduan zehar, lau saski zozketatuko dituzte bezeroen artean. Astero ari dira egiten zozketak eta saski bakoitzak 30€-ko balioa du, IKO produktuez osatuta. Erosketa egitean jasotzen dute bezeroek zenbakia.
Produktu berri gehiago
Aipatutakoez gain, beste produktu berri batzuk erre jarri dituzte dendan: txokolateak, jaboia granelean, musukoak…