Gela bakoitza bere proiektuarekin
Oporren bueltan, indartsu etorri dira Eskolako kideak eta gela bakoitza bere proiektuarekin hasi da lanean. Haur Hezkuntzako ikasleak Olinpiadak prestatzen hasi dira, gorputzaren zainketarekin eta elikadura osasuntsuarekin lotuta. Lehen Hezkuntzako geletan, berriz, makinak eta energiak landuko dituzte ikerketa desberdinak eginaz (robotika, esperimentuak…).
Kirol topaketa Tolosan
Apirilaren 19an Tolosara joan ziren LHko ikasleak Gipuzkoako Eskola Txikietako kirol topaketan parte hartzera. Oso giro ona izan zutela eta beraiekin jolasten primeran pasa zutela azaldu dute.
Korrika Txikia gogoan
Bigarren hiruhilekoa berezi bukatu zutela gogorarazi dute Korrika Txikia tarteko. Goizean, 2. eta 3. zikloko ikasleek Antiguako Korrika Txikian parte hartu zuten inguruko beste eskolekin. Arratsaldean, berriz, Igeldon egiteko aukera izan zuten eskolako ikasle guztiek familiekin batera. «Hiruhilekoa amaitzeko, plan ona!».