Gutxi geratzen da festetarako
San Pedro jaiak ere gerturatzen ari dira eta Jai Batzordeko kideak azken kontuak lotzen ari dira. Festak, ekainaren 21-22ko asteburuan hasiko dira eta 27tik uztailaren 2ra izango dira egun nagusiak. Gutxi gorabeherako egitarauaren berri eman dute.
Igeldoko krosak ekainaren 21ean izango dira. Ekainaren 22an, berriz, antzerkia antolatu dute. Ekainaren 23an afari-merienda fajitekin eta San Juan sua izango dira. Ekainaren 27an hasiko dira ofizialki festak herriko ikasleen dantza eta trikitixa emanaldiarekin. Erromeria eta DJarekin parranda egongo da. Hortik aurrera, uztailaren 2ra bitarte egunero ekintza ugari prestatu dituzte: pintxo lehiaketa, oliba jaitsiera, bazkari herrikoia, bertsolariak, bakarrizketak, kontzertuak, erromeriak, herri kirolak, toka, boloak, pelota partiduak, demak...
Prestatzen hasi beharko dugu, hilabete eta erdi besterik ez da geratzen eta!
San Pedro jaiak ere gerturatzen ari dira eta Jai Batzordeko kideak azken kontuak lotzen ari dira. Festak, ekainaren 21-22ko asteburuan hasiko dira eta 27tik uztailaren 2ra izango dira egun nagusiak. Gutxi gorabeherako egitarauaren berri eman dute.
Igeldoko krosak ekainaren 21ean izango dira. Ekainaren 22an, berriz, antzerkia antolatu dute. Ekainaren 23an afari-merienda fajitekin eta San Juan sua izango dira. Ekainaren 27an hasiko dira ofizialki festak herriko ikasleen dantza eta trikitixa emanaldiarekin. Erromeria eta DJarekin parranda egongo da. Hortik aurrera, uztailaren 2ra bitarte egunero ekintza ugari prestatu dituzte: pintxo lehiaketa, oliba jaitsiera, bazkari herrikoia, bertsolariak, bakarrizketak, kontzertuak, erromeriak, herri kirolak, toka, boloak, pelota partiduak, demak…
Prestatzen hasi beharko dugu, hilabete eta erdi besterik ez da geratzen eta!