Ikastaroa antolatu dute desfibriladorea nola erabili ikasteko
Herri Kontseiluaren eskariz, Donostiako Udalak desfibriladorea jarri du Igeldon. Eskola Zaharreko arkupetan dago. Bihotz gelditze kasuren bat balego, denen eskura dago aparatua eta denok erabiltzeko modukoa da. Dena dela, sorospenaren inguruan azalpen batzuk ondo etorriko direla ikusita, ikastaroa antolatu da. Udaleko osasun teknikariek emango dituzte azalpenak. Uztailaren 27an (astelehena) izango da 10:00etatik 12:00etara. Irekia da, baina ikastaroa jaso nahi duenak izena eman behar du aurrez. Partehartzaile kopurua mugatua da: 25 pertsona, gehienez. Izena emateko azken eguna: uztailak 22. Hizkuntzari dagokionez, ikastaroa euskaraz izango da, baina euskaraz ez dakien bat edo beste animatuko balitz, azalpen batzuk emango litzaizkieke aparte. Izena emateko, idatzi (herrikontseilua@igeldo.eus) edo deitu: 943313030/ 606311734.
Herri Kontseiluaren eskariz, Donostiako Udalak desfibriladorea jarri du Igeldon. Eskola Zaharreko arkupetan dago. Bihotz gelditze kasuren bat balego, denen eskura dago aparatua eta denok erabiltzeko modukoa da.
Dena dela, sorospenaren inguruan azalpen batzuk ondo etorriko direla ikusita, ikastaroa antolatu da. Udaleko osasun teknikariek emango dituzte azalpenak. Uztailaren 27an (astelehena) izango da 10:00etatik 12:00etara.
Irekia da, baina ikastaroa jaso nahi duenak izena eman behar du aurrez. Partehartzaile kopurua mugatua da: 25 pertsona, gehienez. Izena emateko azken eguna: uztailak 22.
Hizkuntzari dagokionez, ikastaroa euskaraz izango da, baina euskaraz ez dakien bat edo beste animatuko balitz, azalpen batzuk emango litzaizkieke aparte.
Izena emateko, idatzi (herrikontseilua@igeldo.eus) edo deitu: 943313030/ 606311734.