Ikasturteari ezohiko agurra
Igeldoko eskolan ekainaren 19arekin bukatu zen ikasturtea. Ezohiko ikasturtea. Eta agurra ere halakoxea izan dela adierazi dute Eskolako kideek: «Normalean, kurtso bukaeran jaialdia eta bazkaria egiten ditugu. Aurten, Covid-19a dela eta, Hezkuntzatik ez digute ezer antolatzen utzi eta gurasoek, eta gelaka, antolatu dituzte agurrak. Beraz, ezberdina izan da».
Horrez gain, nabarmendu dute azken kurtsokoak behar bezala ezin agurtu izanarekin penatuta daudela: «Pena gehien eman diguna, hainbeste urte gurekin egon eta betiko doazen ikasleak, Lili, Teo, Malen, Iñaki, Luka, Itxaso, Julia eta Aiora, ezin behar bezala agurtu izana».
Irailean lasai hasteko esperantzan
Datorren ikasturteari begira, irailean lasai hasiko direla uste dute, «gure ikastetxean ditugun baldintzak onak baitira bai espazio aldetik baita kopuru aldetik ere», diote.