IKE: Lehenengo proiektua: fotovoltaikoak
Energia berriztagarria oinarri izanik, Igeldoko enegia soberania ahalik eta handiena izateko asmoz sortu da IKE. 76 bazkide dira gaur egun eta lehenengo proiektua martxan jarri dute. Eguzki plakak jarriko dituzte hainbat bazkideren teilatuetan. Etorkizunean, proiektu gehiago etorriko dira.
Gaian kokatzeko, kontatuiguzue nondik datorren IKE.
Komunitate energetikoak sustatzeko Euskal Herrian zeuden ereduak aztertu ondoren, talde sustatzailean bildu ginenok garbi geneukan enpresa energetiko handien hatzaparretatik alde egiten saiatu behar ginela eta irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat bultzatu behar genuela Igeldon.
Aukera hau lehenestu genuen, herritarren kooperatibaren eta enpresa handien artean dagoen alde nabarmenena pertsona bakoitzak boto bat izateko printzipioa arautzen duen eredu kooperatiboan oinarritzen zelako, eta, ondorioz, herrian bertan ekoiztu eta kontsumituko dugun energiaren kontrol osoa gure esku izango dugulako.
Herri Kontseiluarekin ere hitz egin zenuten.
Lehen erabaki hori hartuta, bigarren pausoa Herri Kontseiluarekin biltzea izan zen. Gure asmoak aurkeztu, herrian Goienerrekin parte hartze prozesu bat martxan jartzeko laguntza eskatu, eta beraien babesa jaso nahi genuen. Tokiko Entitate Txikia (TET) eratzeko prozesuan zeharo murgilduta zeudenez, Igeldoko TETa eratu arte, bide hau jorratzeko ardura gure esku utziko zutela aipatu, bere babes osoa agertu, eta parte hartze prozesua ordaintzeko ekonomikoki laguntzeko aukera eskaini ziguten, baldin eta dirulaguntzen bidez dirua lortzen ez bagenuen.
Bigarren pausoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko arduradunekin hitz egitea izan zen eta, kasu honetan ere, biek ala biek agertu ziguten beraien babesa eta laguntza.
Ondoren, herrira zabaldu zenuten.
Aipatutako babesekin aurrera jo eta lehen batzarra deitu genuen. Lehen bilkura horretan interesa agertu zuten hogeita bost pertsona bildu ginen eta pixkanaka antolatzen hasi ginen. Bigarren batzarra, hirugarrena… Igeldoko Komunitate Energetikoa eratzeko data jarri eta aurrera jarraitu genuen: nola osatu kooperatiba, zenbateko sarrera jarri, pobrezia energetikoan egon zitezkeen herritarrei zer nolako erantzuna eman, beste herritan zer nolako prozesua jarraitu duten aztertu...
IKE sortu zenuten, helburu argiarekin.
IKE gure herrian autokontsumorako jatorri berriztagarriko energia ekoizteko eta, pixkanaka erregai fosilak baztertuz, herriko energia soberania ahal genuen handiena izateko asmoarekin sortu genuen. Beraz, hasiera-hasieratik egungo energia-eredua aldatzeko konpromisoa hartu genuen, pausoz pauso, honako helburuetara iristeko: Igeldon ere ahal dugun energia berriztagarri gehien lortzeko, trantsizio sozioekologikoa sustatzeko, ahal dugun neurrian gure bizi-kalitatea mantenduz energia-kontsumoa murrizten saiatzeko, igeldotarren izaeran sustraitua dugun auzolanaren bidez kostuak murriztu eta faktura elektrikoan aurrezteko, pobrezia energetikoan bizi diren gure bizilagunen inklusioa sustatzeko eta herritar guztien gizarte kohesioa bultzatzeko.
76 bazkiderekin hasi duzue ibilbidea.
Kooperatiba eratzeko batzarrera jende asko etorri zen, eta partaide izateko 100 euroko sarrera ordaindu ondoren, herriko 76 familia eta enpresa txikiek eman zuten izena. Egia esatea nahi baduzue, lehen pauso honetan hainbeste bazkide lortzeak izugarrizko poza eman zigun, jakitun izanda, beste herrietako esperientzietan oinarrituta, denborarekin proiektu gehiago burutzen doazen heinean jende gehiago animatzen dela. Gainera, poza bikoitza izan zen, bazkidetu ziren herritarren artean oso jende anitza zegoelako eta horrek, gure ustez, herriko kohesio sozialean garrantzi handia duelako. Bestalde esan, beste eredu batzuetan ez bezala, IKEko bazkideak libre direla nahi duten komertzializatzailearekin energia kontratatzeko eta urteroko proiektuan sartuko diren edo ez erabakitzeko.
Eta lehenengo proiektua iritsi da.
Kooperatiba eratu ondoren, lehen proiektua bideratzeko lanean hasi ginen. Denek esaten ziguten errazena herriko eraikin publikoetako teilatuetan proiektu fotovoltaiko bat martxan jartzea zela eta horretara bideratu genituen gure indar guztiak: fakturak eskatu eta familia bakoitzak zenbat energia gastatzen zuen ikusi, lehen pauso honetan eskura geneukan espazioaren arabera familietako beharrak arintzen hasteko zenbat energia ekoiztu erabaki, aurrekontuak eskatu, dirulagunzak aztertu… Donostiako Udalaren jarrera gorabeheratsua izan da prozesu honetan zailtasun handiena, baina esan beharra dago bidean sortu zaizkigun arazoei aurre egiteko beti izan dugula GFAko teknikarien, Goienerren arduradunen eta kooperatibako bazkideen laguntza.
Laster ikusiko ditugu plakak jarrita.
Bai, hilabete honetan hasiko gara gure lehen proiektua izango den 124kw/p-ko instalazioa martxan jartzen, beren teilatuak eskaini zituztenen artean Goienerrek aukeratu dituen bazkideen etxeetan.
Proiektu berriak ere izango dituzue.
Lehen instalazioa urte berrirako martxan izango delakoan, hasi gara hurrengo proiektua izango dena lantzen. Eta bitartean, laster jakinaraziko dizuegu hilabete honetan autokontsumoaren inguruko formazioa noiz egingo dugun. Formazio hitzaldi horiek herritar guztientzako irekiak izango dira, izan edo ez IKEko bazkide.
TETarekin elkarlanerako gogoz zaudete.
Bestalde, lehen aipatu dugun moduan, batetik, TETa noiz eratuko den eta lehen transferentziak noiz iritsiko diren zain gaude, IKE eta TETaren arteko elkarlana nola bideratuko dugun erabakitzeko, inguruan ditugun esperientzia guztiek esaten baitigute bere babesa eta inplikazioa ezinbestekoak direla goian aipatutako helburuak lortzeko.
Igeldo hobeago eta berriztagarriago bat lortzeko bidean...
Bukatzeko, dagoeneko IKEko bazkideak zareten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu gugan jarri duzuen konfiantzagatik, eta oraindik IKEko proiektura inguratu ez zareten herritarrei dei bat egin nahi genizueke izena eman dezazuen eta fakturan aurreztetik haratago doan proiektu honetara hurbiltzeko, ziur gaudelako denon artean Igeldo hobeago eta berriztagarriago bat lortuko dugula.
Energia berriztagarria oinarri izanik, Igeldoko enegia soberania ahalik eta handiena izateko asmoz sortu da IKE. 76 bazkide dira gaur egun eta lehenengo proiektua martxan jarri dute. Eguzki plakak jarriko dituzte hainbat bazkideren teilatuetan. Etorkizunean, proiektu gehiago etorriko dira.
Gaian kokatzeko, kontatuiguzue nondik datorren IKE.
Komunitate energetikoak sustatzeko Euskal Herrian zeuden ereduak aztertu ondoren, talde sustatzailean bildu ginenok garbi geneukan enpresa energetiko handien hatzaparretatik alde egiten saiatu behar ginela eta irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat bultzatu behar genuela Igeldon.
Aukera hau lehenestu genuen, herritarren kooperatibaren eta enpresa handien artean dagoen alde nabarmenena pertsona bakoitzak boto bat izateko printzipioa arautzen duen eredu kooperatiboan oinarritzen zelako, eta, ondorioz, herrian bertan ekoiztu eta kontsumituko dugun energiaren kontrol osoa gure esku izango dugulako.
Herri Kontseiluarekin ere hitz egin zenuten.
Lehen erabaki hori hartuta, bigarren pausoa Herri Kontseiluarekin biltzea izan zen. Gure asmoak aurkeztu, herrian Goienerrekin parte hartze prozesu bat martxan jartzeko laguntza eskatu, eta beraien babesa jaso nahi genuen. Tokiko Entitate Txikia (TET) eratzeko prozesuan zeharo murgilduta zeudenez, Igeldoko TETa eratu arte, bide hau jorratzeko ardura gure esku utziko zutela aipatu, bere babes osoa agertu, eta parte hartze prozesua ordaintzeko ekonomikoki laguntzeko aukera eskaini ziguten, baldin eta dirulaguntzen bidez dirua lortzen ez bagenuen.
Bigarren pausoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko arduradunekin hitz egitea izan zen eta, kasu honetan ere, biek ala biek agertu ziguten beraien babesa eta laguntza.
Ondoren, herrira zabaldu zenuten.
Aipatutako babesekin aurrera jo eta lehen batzarra deitu genuen. Lehen bilkura horretan interesa agertu zuten hogeita bost pertsona bildu ginen eta pixkanaka antolatzen hasi ginen. Bigarren batzarra, hirugarrena… Igeldoko Komunitate Energetikoa eratzeko data jarri eta aurrera jarraitu genuen: nola osatu kooperatiba, zenbateko sarrera jarri, pobrezia energetikoan egon zitezkeen herritarrei zer nolako erantzuna eman, beste herritan zer nolako prozesua jarraitu duten aztertu…
IKE sortu zenuten, helburu argiarekin.
IKE gure herrian autokontsumorako jatorri berriztagarriko energia ekoizteko eta, pixkanaka erregai fosilak baztertuz, herriko energia soberania ahal genuen handiena izateko asmoarekin sortu genuen. Beraz, hasiera-hasieratik egungo energia-eredua aldatzeko konpromisoa hartu genuen, pausoz pauso, honako helburuetara iristeko: Igeldon ere ahal dugun energia berriztagarri gehien lortzeko, trantsizio sozioekologikoa sustatzeko, ahal dugun neurrian gure bizi-kalitatea mantenduz energia-kontsumoa murrizten saiatzeko, igeldotarren izaeran sustraitua dugun auzolanaren bidez kostuak murriztu eta faktura elektrikoan aurrezteko, pobrezia energetikoan bizi diren gure bizilagunen inklusioa sustatzeko eta herritar guztien gizarte kohesioa bultzatzeko.
76 bazkiderekin hasi duzue ibilbidea.
Kooperatiba eratzeko batzarrera jende asko etorri zen, eta partaide izateko 100 euroko sarrera ordaindu ondoren, herriko 76 familia eta enpresa txikiek eman zuten izena. Egia esatea nahi baduzue, lehen pauso honetan hainbeste bazkide lortzeak izugarrizko poza eman zigun, jakitun izanda, beste herrietako esperientzietan oinarrituta, denborarekin proiektu gehiago burutzen doazen heinean jende gehiago animatzen dela. Gainera, poza bikoitza izan zen, bazkidetu ziren herritarren artean oso jende anitza zegoelako eta horrek, gure ustez, herriko kohesio sozialean garrantzi handia duelako. Bestalde esan, beste eredu batzuetan ez bezala, IKEko bazkideak libre direla nahi duten komertzializatzailearekin energia kontratatzeko eta urteroko proiektuan sartuko diren edo ez erabakitzeko.
Eta lehenengo proiektua iritsi da.
Kooperatiba eratu ondoren, lehen proiektua bideratzeko lanean hasi ginen. Denek esaten ziguten errazena herriko eraikin publikoetako teilatuetan proiektu fotovoltaiko bat martxan jartzea zela eta horretara bideratu genituen gure indar guztiak: fakturak eskatu eta familia bakoitzak zenbat energia gastatzen zuen ikusi, lehen pauso honetan eskura geneukan espazioaren arabera familietako beharrak arintzen hasteko zenbat energia ekoiztu erabaki, aurrekontuak eskatu, dirulagunzak aztertu… Donostiako Udalaren jarrera gorabeheratsua izan da prozesu honetan zailtasun handiena, baina esan beharra dago bidean sortu zaizkigun arazoei aurre egiteko beti izan dugula GFAko teknikarien, Goienerren arduradunen eta kooperatibako bazkideen laguntza.
Laster ikusiko ditugu plakak jarrita.
Bai, hilabete honetan hasiko gara gure lehen proiektua izango den 124kw/p-ko instalazioa martxan jartzen, beren teilatuak eskaini zituztenen artean Goienerrek aukeratu dituen bazkideen etxeetan.
Proiektu berriak ere izango dituzue.
Lehen instalazioa urte berrirako martxan izango delakoan, hasi gara hurrengo proiektua izango dena lantzen. Eta bitartean, laster jakinaraziko dizuegu hilabete honetan autokontsumoaren inguruko formazioa noiz egingo dugun. Formazio hitzaldi horiek herritar guztientzako irekiak izango dira, izan edo ez IKEko bazkide.
TETarekin elkarlanerako gogoz zaudete.
Bestalde, lehen aipatu dugun moduan, batetik, TETa noiz eratuko den eta lehen transferentziak noiz iritsiko diren zain gaude, IKE eta TETaren arteko elkarlana nola bideratuko dugun erabakitzeko, inguruan ditugun esperientzia guztiek esaten baitigute bere babesa eta inplikazioa ezinbestekoak direla goian aipatutako helburuak lortzeko.
Igeldo hobeago eta berriztagarriago bat lortzeko bidean…