Itziarko esperientzia lehen eskutik ezagutzeko aukera
Igeldoko Tokiko Entitate Txikiaren gaia lantzen ari den batzordeak hitzaldia antolatu du igande honetan (ekainak 27). Bertan, Itziarko auzo-udalaren esperientzia ezagutzeko aukera izango da lehen eskutik. Izan ere, Arantza Egaña Itziarko alkatea eta Andoni Aranberri auzo-udalaren sorrera lanetan aritutakoa Igeldon izango dira. Hitzaldia goizeko 11:00etan hasiko da, frontoian. Honako galderak eta gehiago erantzuteko aukera izango da: - Zer dira eskumenak? - Zer onura lortzen dira? - Aurrekontuak nahikoak ote dira? - Nola osatzen da?
Igeldoko Tokiko Entitate Txikiaren gaia lantzen ari den batzordeak hitzaldia antolatu du igande honetan (ekainak 27). Bertan, Itziarko auzo-udalaren esperientzia ezagutzeko aukera izango da lehen eskutik. Izan ere, Arantza Egaña Itziarko alkatea eta Andoni Aranberri auzo-udalaren sorrera lanetan aritutakoa Igeldon izango dira. Hitzaldia goizeko 11:00etan hasiko da, frontoian.
Honako galderak eta gehiago erantzuteko aukera izango da:
– Zer dira eskumenak?
– Zer onura lortzen dira?
– Aurrekontuak nahikoak ote dira?
– Nola osatzen da?