Jubilatuak kanturako gogoz
Jubilatuek bertso bat abestuz eman zieten jaiei hasiera eta Santa Ixabel egunean ere, herri bazkariaren aurretik, Kantu Jira egin zuten herriko tabernetan zehar. Gernikara egin zuten ibilaldirako euskal kanta batzuk prestatu zituzten bazkalostean kantatzeko. Han sorturiko giro ederraren ondorioz, tarteka herrian Kantu Jirak antolatzea erabaki zuten eta jaietan izan zen lehendabiziko saioa. Aurrerantzean ere jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute eta hilabetero egun bat jartzeko asmotan dira herriko taberna ezberdinetan zehar euskal kantak abesten ibiltzeko.
Bestalde, udan zehar herrian egiten dituzten ibilaldiekin jarraitzeko asmoa ere badute. Apirilean hasi ziren herriko bazterrak ezagutzeko eta beraien arteko harremanak indartzeko asmotan herrian zehar oinezko ibilaldiak egiten. Hilabeteko lehendabiziko asteazkenetan elkartzen dira, herriko plazan. Orain artean, 12 laguneko koadrila elkartzen dira eta ibilaldiaren ostean hamaiketako bat ere egiten dute indarrak berritzeko.
Udazkenerako hitzaldiak eta eskursioa
Udazken honetarako 2 hitzaldi antolatzeko asmoa dutela azaldu dute:
Elikatzea eta Osasunaren ingurukoa izango da. Hizlaria, Arantza López Ocaña sendagile nutrizionista izango da. Aldi berean, sukaldari batekin, ikasitakoa praktikara eramateko aukera izango dute.
Sexualitatea helduaroan; ongitasuna eta plazerra. Hizlaria, Ainara Brusau Gizarte Langilea eta Sexologa izango da.
Hitzaldi hauen egutegia oraindik osatu gabe daukate eta aurrerago zabalduko dute informazio zehatzagoa.
Azkenik, Udaberrian Gernika-Elorriora egindako eguneko eskursioaren arrakasta ikusirik, udazkenerako beste bat antolatzeko asmotan dabiltzala ere aurreratu dute. Oraindik noiz izango den eta nora joan zehaztu gabe daukate eta zehaztean informazioa zabalduko dutela adierazi dute.