Komunitate energetikoak bere lehen proiektu fotovoltaikoa gauzatzea lortu du!
Apirilaren 10ean burutu zuen IKEk bazkideen batzar orokorra, eta albiste pozgarri batekin hasi zuten bilkura: lehen proiektu fotovoltaikoa burutzea lortu da!
Kontseilu Errektoreko kideek adierazi dute oztopoz eta arazoz betetako ibilbidea izan dela. Baina, azkenean, plaka fotovoltaikoak instalatzeko lanak Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako epean amaitzea lortu da, eta horren baitan zegoenez erakundeak esleitu zion 75.000 euroko dirulaguntza jasotzea, baldintza hori beteta, aldundiak energia-komunitateari baieztatu dio zenbateko osoa jasoko duela.
Hortaz, proiektuan parte hartu duten guztien laguntzari esker, bi urteko ibilbide luze eta malkartsuaren ondoren lehen proiektua gauzatzea lortu du.
2025 urterako helburuak
2025erako, berriz, batzarrean azaldu zen bezala, ez da proiektu berririk aurkeztuko, eta helburu batzuk markatu dira. Lehen proiektuari lotutako lanekin jarraituko da; lehenik eta behin, Iberdrolaren esku dago instalazio horiek martxan jarri ahal izatea, eta beraz, kudeaketa horiek egin beharko dira, eta horiek abian direnean, monitorizazio sistema martxan jarri bazkide bakoitzaren autokontsumo maila neurtzeko eta, besteak beste, gai honi buruzko beharrezkoak ikusten diren formazio eta hitzaldiak antolatzeko.
Bestalde, komunitate energetikoak eratu berri den Toki Entitate Txikiko ordezkariekin elkarlanean aritu nahi du, eta batzordeko kideekin eta gainerako eragileekin batera bide hori jorratzeko bere prestasuna azaldu du.
IKEk bere bideari ekin besterik ez dio egin, eta adierazi dute aurreko lerroetan aipatutako helburuak eta proiektuak gauzatzeko herritar gehiago behar dituztela bidelagun gisa. IKE Kooperatibaren erronkek Igeldoko komunitate osoari eragiten dioten erronkak direla-eta, herritarrak animatu nahi dituzte egitasmoarekin bat egitera eta bertako bazkide egitera.