Martxoak 8: Herria apaintzeko eta manifestaziora joateko deia
Martxoak 8 Emakumearen Eguna heltzear da eta hainbat ekimen antolatu dira Igeldon. Herriko hainbat emakumek asanblada egin zuten asteazkenean eta bi deialdi egin dituzte. Igandean (martxoak 7) herria apaintzeko hitzordua jarri dute 12:00etan plazan eta astelehenean (martxoak 8) Donostiako manifestaziora joateko deia egin dute. Plazan elkartuko dira 17:15etan eta oinez jaitsiko dira. Manifestazioa 18:30etan abiatuko da Antiguako tuneletik. Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu ditu manifestazioak hiriburuetan. Lema: "Dena aldatu sistema arrakalatu". Animatu eta parte hartzeko dei egiten diete herriko emakume guztiei.
Martxoak 8 Emakumearen Eguna heltzear da eta hainbat ekimen antolatu dira Igeldon. Herriko hainbat emakumek asanblada egin zuten asteazkenean eta bi deialdi egin dituzte. Igandean (martxoak 7) herria apaintzeko hitzordua jarri dute 12:00etan plazan eta astelehenean (martxoak 8) Donostiako manifestaziora joateko deia egin dute. Plazan elkartuko dira 17:15etan eta oinez jaitsiko dira. Manifestazioa 18:30etan abiatuko da Antiguako tuneletik. Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu ditu manifestazioak hiriburuetan. Lema: “Dena aldatu sistema arrakalatu”. Animatu eta parte hartzeko dei egiten diete herriko emakume guztiei.