Ordutegi aldaketa, IKO dendan
Udan ordutegi aldaketa egingo dute Kooperatiban. Iazko salmentak kontuan harturik eta langileen oporrak tarteko, eguerditan Iko denda itxita egongo da.
Bestalde, ekainaren 19an egin zuten urteko batzarra Kooperatibako bazkideek eta 40 bat lagun elkartu ziren. Urteko balantze ekonomikoaren berri eman zitzaien bertaratu ziren bazkideei eta urteko emaitza positiboa izan dela adierazi zieten. Kooperatiba martxa onean doala esan daiteke, hala ere, bazkideen erosketaz gain, bazkide ez direnen erosketak ere oso garrantzitsuak direla azpimarratu zuten. Beraz, Iko dendan erosketa egiten duten erosle guztiei eskerrak eman nahi dizkiete Kooperatibako juntako kideek, proiektuan sinesteagatik.
Hurrengo urteari begira, produktu eskaintza indartzeko asmoa eta bazkide-laguntzailearen figura martxan jartzeko asmoa dutela adierazi dute. Igeldon bizi ez den pertsona ugari baitago interesaturik proiektuari laguntza emateko eta horretarako egokia ikusten dute bazkide-laguntzailearen figura martxan jartzea.