Pala Txapelketa aurrera doa inoizko parte hartze handienarekin
Neguko Pala Txapelketako 6. edizioa jokatzen ari da. Azaroaren 15ean hasi zen txapelketa eta inoizko parte hartze handiena izaten ari dela azaldu dute antolatzaileek. Denera 55 bikote ari dira parte hartzen. Mutilak lehenengo mailan 9 bikote, mutilak bigarren mailan 28 bikote eta neskak 18 bikote. Igeldokoak 8 bikote dira.
Final laurdenak eta finalerdiak otsaila erdi-martxo hasieran jokatuko dira eta finalak, berriz, martxo erdialdera.
Partiduak asteburuetan jokatzen dituzte. Ostiraletan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera 3 partidu izaten dira eta larunbatetan, goizeko 9:00etan hasita beste lau partidu.
Urtero bezala, antolatzaileek dei egiten diete herritarrei frontoira gerturatzeko partiduak ikustera, «giro bikaina izaten da eta!».