PANPA LANDAREA: Espezie aberastasuna, Tximistarrin
Panpa Lezka landare inbaditzailea kentzeko kanpaina abian da Igeldon Diputazioaren eskutik. Tximistarrin garbiketa egina zuten eta martxoaren 9an bertako zuhaitzak landatzeko ekimena egin zuten hainbat herritarrek. 35 lagun elkartu ziren eta 225 landare sartu zituzten, 16 espezie desberdinetakoak.
«Haur eta heldu adi-adi entzun genituen azalpenak. Aitzurrak hartu eta lanean jarri ginen, zintzo demonio. Ordu t’erdian arroketarainoko bidea aberastu genuen modu naturalean aterako liratekeen zuhaitz eta zuhaixkez, ametzez, karraskiloz, otsolizarrez, zuhandorrez, artelatzez, elorriz…», kontatu dute bertaratutakoek.