Suge gorriak, Igeldon
Uztaileko lehen astean argazki bana bidali didate bi igeldoarrek. Suge bana ikusten da argazki bakoitzean. Bi suge-espezie, bi toki, bi argazkilari eta sugearen patua bakarra: bietan sugea hilik.
Izan ere, “sugeek beldurra eragiten dute, eta horregatik hiltzea hobe, badaezpada ere”. Horixe argazkilarietako baten aitormena. Eta egia da, beldurra eragiten dute. Eta beldurra, jakina, sentimendu irrazionala da, eta menderatzeko zaila. Oso aintzinetik gure geneetan dugun beldurra da, nonbait, jaiotzetik bertatik jaso eta handitu ahala gainditzen ez duguna; horren aurrean, hobe arriskurik ez hartu: alde egin!
Igeldon eta Euskal Herrian, pozoitsuak diren suge bakarrak suge gorriak dira; hau da, minik ematekotan, berak emango liguke. Baditugu beste animalia eta landare pozoitsuak ere (erleak, liztorrak, hagina..). Pozoitsu izateak ez du esan nahi, ordea, gu hiltzeko deseatzen daudenik. Ahal duten guztietan, ihes egingo dute. Izan ere, haiek ere geneetan txertatuta dute nonbait, gizakiarekiko beldurra.
Sugea ikusita, nola jakin suge gorria den ala ez den? begi-nini bertikalak dituzten bakarrak dira. Erronbo formako burua dute gainera (suge biperikarak (Natrix maura) badu erronbo formako burua ere, baina begi nini borobilak ditu, ez da pozoitsua. Uraren inguruan agertu ohi da azken hori).
Sugeari begietara begiratzeko gogorik ez baduzu, alde egin, beldurra ematen dizun beste edozerrekin egiten duzun moduan. Alde egiterik ez baduzu, hankarekin gogor jo lurrean, bera beldurtu dadin eta ihes egin dezan (gorra da, baina hankek lurrean sortuko dituzten uhinak somatuko ditu). Eta nahita edo nahi gabe zirikatu baduzu, eta bere beldurrari aurre eginez zuri kosk egitea erabaki badu, joan sendagilearengana eta sendabidean jarriko zaitu (bere pozoia ahul samarra da, eta sendabidea du).
Ezagutzen ditut zakurren beldur direnak; ez ordea, horregatik zakurrak hiltzen dituztenak. Saia gaitezen sugeekin ere beste modu batera jokatzen. Gure baratzek eta ekosistemak, orokorrean, eskertuko dute.
Txintxu, alaba