Sutea Mikel Arrillagaren ikuiluan
Apirilaren 15an izan zen, arratsaldez eta kixkalita gelditu zen ikuilu osoa. Mikelengana hurbildu da Orri Informatiboa berarekin hitz egiteko eta erabat jota gelditu zirela adierazi du. Barruan, idi-parea, oilo batzuk eta txakurrak zituzten eta ezin izan zuten ezer egin, nola erretzen zen ikusteaz aparte: «Eta horrek tristura handia sortzen dizu, inpotentzia, zerbait egin nahi eta ezin». Suhiltzaileak arratsalde osoan zehar aritu ziren sua itzali nahian, udaltzainak eta ertzainak ere hurbildu ziren. Orain ikertzen ari direla azaldu du, suaren zergatia jakiteko. Bestalde, Herri Kontseilua zein herritar anonimo asko ere laguntza eskaintzera inguratu zaizkiela azaldu du eta benetan eskertzekoa dela jaso duten elkartasuna: «askok etxeko atea jo, ikuilura bertara azaldu edo harategira ere etorri izan zaizkit laguntzeko prest, eta eskertzekoa da». Orain berriro ere, negu alderako aterpea prestatzeko asmotan dabilela adierazi du eta bitartean ganadua larrean izango duela, urte-sasoiari esker.