Txalingo obrarekin kezkatuta
Herri Kontseiluak jakinarazi du kezkatuta jarraitzen duela Txalingo obrarekin. Hasieratik irregulartasun zantzuak ikusi ditu bertan eta gertatutakoaren inguruan informatzen aritu da. Azaldu duenez, azken eskaera bat aurkeztu berri du Udal Erregistroan. Erreportaje grafiko bat eskatu du, Udaltzainak edo dagokiona bertaratuz. Arrazoiaren berri eman du: «Txalinen eraikitzen ari direna, itxura eta materialagatik, txalet moderno bat da. Kasu horretan, ez luke beteko indarrean dagoen Plan Orokorraren arau orokorrek eta eraikuntzako ordenantza osagarrien 35. artikuluak adierazten duten baldintza, hau da, landa-lurzoruan eraikitzen den edozein eraikin berrik gure eremuko landa-eraikuntza tradizionalaren tipologia izan behar duela exijitzea».