Zabor bilketa egingo da igandean
Herri Kontseiluak deituta zabor bilketa egingo da igandean (otsailak 21). Azken aldian izan diren konfinamendu perimetralen ondorioz, Igeldora gerturatu den bisitarien kopurua handitu egin dela adierazi du Herri Kontseiluak eta horrekin batera, gure inguruak zabor pilaketa handiagoa jasan duela. «Kaskoa, eskola, arrokak, belardiak eta bideak, zabor pilaketa puntu kezkagarri bihurtu dira. Herri Kontseilutik zabor bilketa egiteko auzolanerako deialdia egin nahi dugu», azaldu du. Otsailaren 21ean, igandea, goizeko 10:00tan jarri dute hitzordua herriko plazan. Bertan bildutakoekin taldeak antolatuko dituzte zonalde ezberdinetara joateko. Eskularruak norberak eramateko eskatu dute Herri Kontseiluko kideek. «Animatu, garbi dezagun Igeldo!» egiten diete dei herritar guztiei.
Herri Kontseiluak deituta zabor bilketa egingo da igandean (otsailak 21). Azken aldian izan diren konfinamendu perimetralen ondorioz, Igeldora gerturatu den bisitarien kopurua handitu egin dela adierazi du Herri Kontseiluak eta horrekin batera, gure inguruak zabor pilaketa handiagoa jasan duela.
«Kaskoa, eskola, arrokak, belardiak eta bideak, zabor pilaketa puntu kezkagarri bihurtu dira. Herri Kontseilutik zabor bilketa egiteko auzolanerako deialdia egin nahi dugu», azaldu du.
Otsailaren 21ean, igandea, goizeko 10:00tan jarri dute hitzordua herriko plazan. Bertan bildutakoekin taldeak antolatuko dituzte zonalde ezberdinetara joateko.
Eskularruak norberak eramateko eskatu dute Herri Kontseiluko kideek.
«Animatu, garbi dezagun Igeldo!» egiten diete dei herritar guztiei.