Zerbitzu eskasia agerian uzten duen txostena prest
Egungo Herri Kontseiluak urte hasieran konpromisoa hartu zuen Igeldoren errealitatea agerian jarri eta orain artean Donostiako Udaletik jaso duen zerbitzu eskasia edo «utzikeria» plazaratzeko. Hori horrela, txosten bat prestatzeko asmoa azaldu zuen eta herritarrei laguntza eskatu zien Igeldoko txoko guztietara iristen ez zelako. Jakinarazi dutenez, txostena prestatu dute, herritarren ekarpenekin batera, eta erregistroan aurkeztu dute ekaina hasieran. Udal ordezkariei ere bidali diete. 25 eskaera Dokumentu honetan, 25 eskaera bildu dituzte. Dena dela, ez direla igeldotarrok dauzkagun eskaera bakarrak nabarmendu dute: «Gehiago ere badaude, noski, eta batzuk lehentasun gehiago dute beste batzuk baino. Hala ere, hauek aurkeztea erabaki dugu, lehendik ere Herri Kontseiluak eta herritarrek udaletxean eskatuak izan direlako eta behar bezala erantzuteke jarraitzen dutelako». Txosten osoa hemen ikusi daiteke.