Aparkalekuaren arazoa
Gero eta auto gehiago daude gure hirietan eta gure auzoa fenomeno horren adierazgarri da. Kontuan izatekoa da ere, azken urteetan, jende berri ugari etorri dela auzora bizitzera eta auzoko alde zahar guztia (Intxaurrondo kalea, Zubiaurre pasealekua, Koruko Andra Mari, Luistarrak, Gaztelu, …) eraiki zenean ez zegoela kotxerik edo oso gutxi ibiltzen zirela. horregatik kale estuak […]
Gero eta auto gehiago daude gure hirietan eta gure auzoa fenomeno horren adierazgarri da. Kontuan izatekoa da ere, azken urteetan, jende berri ugari etorri dela auzora bizitzera eta auzoko alde zahar guztia (Intxaurrondo kalea, Zubiaurre pasealekua, Koruko Andra Mari, Luistarrak, Gaztelu, …) eraiki zenean ez zegoela kotxerik edo oso gutxi ibiltzen zirela. horregatik kale estuak eta aparkalekurik gabe egin zituzten. Honen guztiaren ondorioz, aparkatzeko gero eta arazo gehiago daude eta, auzokideek, askotan, oztopo handiak izaten dituzte beraien kotxeak aparkatzeko, gaizki aparkatzea dagoen aukera bakarra bihurtzeraino (bizilagun batzuk dirutza ederra oraindu behar izan dute dagoeneko isunetan). Hori dela eta, auzokoak alternatibak bilatzen ari dira. Bai bizilagun batzuk (udalean aurkeztu dituzten bildutako sinadurekin batera) baita IZBEk (udal erregistroan sartutako idazki baten bitartez) proposamen bat aurkeztu dugu udaletxean (merke eta egiteko erraza) eta mugikortasun eta garraioko zinegotziarekin bilera baten zain gaude.
Abandonatutako kotxeen auziak arazo hau areagotu egiten duenez, animatu nahi zaituztegu Donostia.eus webgunearen bitartez, Dpostontzia atalean, zuen inguruan dauden ibilgailu abandonatuak eramateko eskatzera.
Cada vez hay más coches en nuestras ciudades y nuestro barrio no es ajeno a este fenómeno. Por otra parte, en los últimos años ha venido mucha gente nueva a vivir a Intxaurrondo (parejas jóvenes, muchas veces con dos coches por familia). Además, cuando se construyó toda la zona vieja del barrio (calle Intxaurrondo, paseo Zubiaurre, Andra Mari del Coro, los Luises, Gaztelu, …) no había coches o circulaban muy pocos, por lo que se hicieron calles estrechas y sin aparcamiento. Como consecuencia de todo ello, cada vez hay más problemas para aparcar, hasta el punto de que el mal estacionamiento se convierte en la única opción posible (algun@s vecin@s ya han tenido que hacer frente a importantes multas). Por ello, estamos buscando alternativas. De hecho, la vecindad por una parte (acompañada de las firmas recogidas en una iniciativa de recogida de firmas) e IZBE,por otra (mediante un escrito presentado en el registro municipal) hemos presentado una propuesta en el Ayuntamiento (barata y fácil de hacer) y estamos a la espera de una reunión con la concejala de movilidad y transporte.
Dado que la cuestión de los coches abandonados agrava este problema, os animamos a que, a través de la web Donostia.eus, en la sección Dpostontzia, solicitéis el traslado de los vehículos abandonados que se encuentran en vuestro entorno.