Bellas artes, zinema historikoa baino askoz gehiago
Datorren larunbatean, hilak 30, “BELLAS ARTES, ZINEMA HISTORIKOA BAINO ASKOZ GEHIAGO” lemapean, Donostiako hainbat elkartek Bellas Artes eraikinaren aldeko manifestazio handi baten deialdia egin nahi dizuegu. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da, zinematografotik bertatik, eta Bulebarrean amaituko da. Deialdian azpimarratzen dugunez: “Gu bezala, ondarearen etengabeko eraispenengatik, hiriaren identitate-galeragatik eta harrizko kartoizko dekoratu bihurtzeagatik, biztanleak eremu periferikoetara mugitzeagatik […]
Datorren larunbatean, hilak 30, “BELLAS ARTES, ZINEMA HISTORIKOA BAINO ASKOZ GEHIAGO” lemapean, Donostiako hainbat elkartek Bellas Artes eraikinaren aldeko manifestazio handi baten deialdia egin nahi dizuegu. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da, zinematografotik bertatik, eta Bulebarrean amaituko da. Deialdian azpimarratzen dugunez:
“Gu bezala, ondarearen etengabeko eraispenengatik, hiriaren identitate-galeragatik eta harrizko kartoizko dekoratu bihurtzeagatik, biztanleak eremu periferikoetara mugitzeagatik eta, azken batean, udal-kudeaketak azken urteotan hartu duen norabide espekulatiboagatik kezkaturik dauden herritar guztiei atxikitzeko gonbita egiten diegu”.
“Bellas Artes eraisteko asmoa horren adierazle ezin hobea bihurtu da: enpresa gutxi batzuen irabazi-nahiak asetzean zentratutako kudeaketa, donostiarren interes kolektiboan baino gehiago. Hiri-ikono hori hutsaltzea, beste behin ere turismo-aprobetxamenduaren mesedetan sakrifikatua, nahi ez dugun hiriaren metafora da. Nahikoa da hiri-espazioaren merkantilizazio prozesu horrekin”.
Horrenbestez, “eraispenaren aurka egiteko eta hirigintza-kudeaketa askoz jasangarriagoa eta pertsonen benetako beharrei arreta jartzen diena eskatzeko” manifestatuko gara.
Atxikita doaz kartela eta gaur argitara eman den adierazpena, non Bellas Artes eraikinaren aferaz gain, Donostia jasaten ari den hirigintza espekulatiboaz eta ondarearen suntsiketa etengabeaz hainbat xehetasun ematen diren.
Beraz, larunbateko manifestaziora biltzeko animatu eta zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskertuko dizuegu.
—
El próximo sábado día 30, con el lema “BELLAS ARTES, MUCHO MÁS QUE UN CINE HISTÓRICO”, distintas asociaciones de Donostia anunciamos la convocatoria de una gran manifestación en defensa del edificio. La movilización partirá a las 12’00h desde el propio cinematógrafo, concluyendo en el Boulevard. En la convocatoria ponemos de manifiesto lo siguiente:
“Invitamos a sumarse a todas las personas que como nosotros y nosotras estén preocupadas por los constantes derribos, por la pérdida de identidad de la ciudad convertida en un decorado de cartón-piedra, por el desplazamiento de sus habitantes hacia áreas periféricas y en definitiva, el rumbo especulativo que ha tomado la gestión municipal en los últimos años”.
“El Bellas Artes se ha convertido en el exponente perfecto de esta deriva: una gestión mucho más centrada en satisfacer las apetencias lucrativas de unas pocas empresas, que en el interés colectivo de los donostiarras. La banalización de este icono urbano, sacrificado una vez más en aras del aprovechamiento turístico, constituye la metáfora de la ciudad que no queremos. Ha llegado el momento de decir basta a este proceso de mercantilización del espacio urbano”.
Por ello, el sábado nos manifestaremos “para oponernos a su anunciado derribo y reclamar una gestión urbanística mucho más sostenible y atenta a las necesidades reales de las personas”.
Adjuntamos el cartel y la declaración publicada hoy, en la cual se aporta una información más amplia tanto en relación al asunto del Bellas Artes como al urbanismo especulativo y la continua agresión al patrimonio que sufre Donostia.
Os animamos por tanto a participar en la manifestación del sábado y os pedimos difundir la convocatoria en vuestro entorno.
Manifestua/Manifiesto: