Makil kolpeak tradizioari
Bertso sorta hau Klitto!k Irutxuloko hitzan hilero egiten duen kolaborazioan argitaratua izan da. Itxaso Piquer Doinua: Zorion etxe hontako denoi Neurria: 8ko Handia Zorion etxe hontako denoi Koplak aldatzera nator San Sebastianak, kaldereroak, Santa Ageda badator Tradizioak traizioa Lortu dezakeenez bizkor Bide zidorrak badatoz eta Ura dakarte emankor. Donostiako danborradakin Zenbat euforia herriak Gastadoreak zein […]
Bertso sorta hau Klitto!k Irutxuloko hitzan hilero egiten duen kolaborazioan argitaratua izan da.
Itxaso Piquer
Doinua: Zorion etxe hontako denoi
Neurria: 8ko Handia
Zorion etxe hontako denoi
Koplak aldatzera nator
San Sebastianak, kaldereroak,
Santa Ageda badator
Tradizioak traizioa
Lortu dezakeenez bizkor
Bide zidorrak badatoz eta
Ura dakarte emankor.
Donostiako danborradakin
Zenbat euforia herriak
Gastadoreak zein kantinerak
Alde banatan jarriak
Dikotomia hoietan ezin
Kabitu denon irriak
Genero rolak hautsi ditzagun
Sortuz eredu berriak.
Kaldereroek ere badute
Zer pentsa eta hausnartu
Emakumeon kanon bakarra
Dute kantuz goraipatu
Beraz Klittiko jarri naiz eta
Aukera hau det pentsatu
Doinu ederrak mantendu eta
Lehengo letrak eraldatu.
Ondorengoei begira jarriz
Ez da komeni ahaztea
Nahiko nukeena da gure haurrak
Askatasunez haztea
Ohitura zaharrak alda daitezen
Behar da borondatea
Erdigunetik kendu dezagun
Bakoitzaren hankartea.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna
Urterik urte alaitasunez
Irrikaz hartzen duguna
Feminismotik eragin nahian
Zalantza eta run runa
Ea bezpera baino hobea
Den gure biharamuna.