Martxoak 8
Eraikitzeko zimendua beharrezkoa bada ekar dezagun argitara hamarkadaz hamarkada ezkutuan eusten digutenen taupada Beldurraren kontrako brigada pozez irrifarra ilusioz begirada mundu berri bat egindako lanaren islada Nahiz egoera izan larria arma gisara irria gara haize berria ohiukatzeko eguna martxoaren 8a Ezpainak gorriak morea bihotza isildu nahi diguten ahotsa bihurtuko dugu zenbaiten amets […]
Eraikitzeko zimendua
beharrezkoa bada
ekar dezagun
argitara
hamarkadaz hamarkada
ezkutuan eusten digutenen taupada
Beldurraren kontrako brigada
pozez irrifarra
ilusioz begirada
mundu berri bat
egindako lanaren islada
Nahiz egoera izan larria
arma gisara irria
gara haize berria
ohiukatzeko eguna
martxoaren 8a
Ezpainak gorriak
morea bihotza
isildu nahi diguten ahotsa
bihurtuko dugu
zenbaiten amets mingotsa
Ilunetik argitara
igarotzen ari gara
astiro, behar bada
baina gelditu gabe abiada
jada entzuten da
gure burrunbada
neskak; batu plazara