Kresala Zineklubaren Iraileleko programazioa
Kresala zineklubak 2021-eko irailean edukiko dituen saioei buruzko informazioa
Abuztua amaitzearekin bat Kresala zineklubak denboraldi berriari irekiera emango dio. Ikasturte oso berezia izango dena, 50 urte beteko bait dira zinekluba martxan jarri zenetik. Baina oraindik ezin dugu askorik kontatu, gauza bakarra oraingoz, prestatu 2022a ahaztezina bizitzeko.
Abuztuaren 31an hasiko dugu Dag Johan Haugerud zuzendariaren Barn filma norvegiarra izango dugu. 2019-ko film hau Cuidado con los Niños bezala ezagun egin zen gure artean eta nerabeen arteko liskar batek izan ditzakeen ondorio lazgarriez dihardu.
BARN
Barn (2019) 150 min. Norvegia.
Zuzendaritza: Dag Johan Haugerud.
Gidoia: Dag Johan Haugerud.
Argazkilaritza: Øystein Mamen.
Musika: Arnaud Fleurent-Didier, Peder Kjellsby.
Aktoreak: Jan Gunnar Røise, Thorbjørn Harr, Brynjar Bandlien, Andrea Bræin Hovig, Hans Olav Brenner, Henriette Steenstrup, Trine Wiggen, Adam Pålsson.
Drama
Eskolako jolas-ordu batean Lykkek, Alderdi Laboristako kide baten 13 urteko alabak, bere gelako Jamie, eskuineko politikari baten semea zauritzen du. Beranduago, Jamie hospitalean hiltzen denean, gertatutakoaren bertsio ezberdinek jada egoera zaila eta traumatikoa dena okerragotuko dute. Jolas soil bat izan zen? Livek, eskolako zuzendari eta Jamie-ren aitaren maitale denak indarra beharko du bai bere emozioei baita egoera larrian dagoen komunitateari aurre egiteko.
Irailaren 7an elkartuko gara berriz. Egun honetan thriller frantses bat izango dugu Seules les Bêtes. Bertan zuzendariak atalez atal pertsonaia desberdinen ikuspuntuak jorratuko ditu filmaren amaieran historia guztia azaleratu arte.
SEULES LES BÊTES
Seules les bêtes (2019) 117 min. Frantzia.
Zuzendaritza: Dominik Moll.
Gidoia: Gilles Marchand, Dominik Moll.
Argazkilaritza: Benedikt Schiefer.
Musika: Patrick Ghiringhelli.
Aktoreak: Denis Menochet, Valeria Bruni Tedeschi, Laure Calamy, Nadia Tereszkiewicz, Damien Bonnard, Bastien Bouillon, Guy Roger ‘Bibisse’ N’Drin.
Intriga/Drama
Emakume bat desagertu egiten da. Elur-ekaitz baten ostean, bere autoa herrixka baterako bidean agertzen da. Poliziak nondik hasi ez dakien bitartean, desagerpenari lotuta diruditen bost persona agertzen dira. Hauetako bakoitzak bere sekretua dauka ezkutuan.
Zinemaldiaren aurretik 14ean izango dugu elkarrekin zinemaz gozatzeko aukera. Planta Permanente filma argentinarrarekin, Zinemaldiko 6. koprodukzio foroan proiektu onenaren saria jaso zuen eta iazko Huelvako zinemaldian filma onenaren saria.
PLANTA PERMANENTE
Planta Permanente (2019) 78 min. Argentina.
Zuzendaritza: Ezequiel Radusky.
Gidoia: Ezequiel Radusky, Diego Lerman.
Argazkilaritza: Lucio Bonelli.
Musika: Maximiliano Silveira.
Aktoreak: Liliana Juarez, Rosario Bléfari, Verónica Perrota, Sol Lugo, Vera Nina Suárez.
Drama
Lilak eta Marcelak betidanik egiten dute lan garbitzaile gisa estatuko bulego batean. Inork ez bezala ezagutzen dituzte beren bazterrak. Bizirauteko modu bat, Amets bat, eraiki dute, eraikinaren bazter abandonatu batean jangela erabat irregularra kudeatuz. Baina garaiak aldatu egiten dira: zuzendari berri bat iristen da bere diskurtso ziniko eta promesa hutsekin. Jangelaren itxiera eta kaleratzeen olatu batekin, beraien oreka prekarioa suntsituko dira eta eguneroko zereginak biziraupenaren aldeko borroka bihurtzen dituzte.
Hilaren 28an The killing of Two Lovers film indi amerikarra aitzakia hartuta bilduko gara. Bertan bikote bat amaitu eta egoera berriari aurre egin ezin dion David ezagutuko dugu. Gure arteko harremana modu berean amaituko ez delakoan Irailean ere Zinemaz gozatzeko gonbita egiten dizugu.
THE KILLING OF TWO LOVERS
The Killing of Two Lovers (2020) 87 min. AEB.
Zuzendaritza: Robert Machoian.
Gidoia: Robert Machoian.
Argazkilaritza: Oscar Ignacio Jiménez.
Aktoreak: Clayne Crawford, Sepideh Moafi, Chris Coy, Avery Pizzuto, Barbara Whinnery, Ezra Graham, Arri Graham, Jonah Graham, Bruce Graham.
Drama
David, bere emaztearengandik banandu ondoren, familia elkartuta mantentzen saiatuko da. Biek adostu dute beste pertsona batzuekin atera ahal izatea, baina Davidek bere bikote ohiaren harreman berria onartzen lanak izango ditu.
Normalean programazioa aurkezten dugun egunean jartzen ditugu sarrerak salgai baina dakizuen bezala, aurreko denboraldian, Kresala Laguna txartelak jarri genituen martxan eta irailak 14rarte duzue aukera izena emateko.
Horregatik Abuztuaren 15eko eguerdiko 12:00tan jarriko dira sarrera solteak salgai gure webgunean.