Kresala Zineklubaren Urriko programazioa
Kresala Zineklubaren Urriko programazioa aurkezten dizuegu.
Urriaren 5ean, programazio berriarekin bueltatuko gara. Hainbat film ikusteko aukera izango dugu eta kolaborazio bereziak ere edukiko ditugu. Behekaldean, hilabetearen saio guztien informazio duzue:
Hilabetea hasteko, Robert Bresson zuzendariaren Au Hasard Balthazar aukeratu dugu (zuzendari honen atzera begirakoaren lehenengo filma da hau). Urriaren 5ean, gertutik ezagutuko dugu gure asto protagonista. Hasieran, alaitasunez bizi du, baina heldutasunera iristean, dena aldatuko da. Zamabere bat bihurtuko da.
AL AZAR, BALTASAR
Au hasard Balthazar (1966) 95 min. Frantzia/Francia.
Zuzendaritza: Robert Bresson.
Gidoia: Robert Bresson.
Argazkilaritza: Ghislain Cloquet.
Musika: Jean Wiener.
Aktoreak: Anne Wiazemsky, Walter Green, François Lefarge, Pierre Klossowski Philippe Asselin, Nathalie Joyaut, Jean-Claude Guilbert, Guy Renault.
Baltasar astoak bere lehen urteak alaitasunez bizi ditu. Heldutasunera iristen denean, ordea, zamabere bezala erabilia izango da, bere jabe desberdinengandik tratu txarrak jasanda.
Urrian, Bagera Zineforum-eko saioak izango ditugu bueltan. Urriaren 14ean, Lugaritz Kultur Extxean, Rose Dolls eta Oliver Mend zuzendariaren Zure Txanda Da ikusiko dugu. Protagonistak ikastaro intentsibo batean sartuko dira. Beraien txanda da euskera ikasteko, baina baita ere hiltzeko. Ez galdu!
ZURE TXANDA DA
Zure txanda da (2018) 85 min. Euskadi.
Zuzendaritza: Rose of Dolls, Oliver Mend
Gidoia: Rose of Dolls, Oliver Mend
Musika: Jesus Calderón, Martin Barrenho
Argazkilaritza: Rose of Dolls
Aktoreak: Izar Aristondo, Arnatz Puertas, Sofia Zallio, Iker Zarate, Irati Onaindia, Andrea Mora, Ane Lindane, Eneritz Garcia, John Gaubeka, Oliver Mend, Ander Jimenez, Saioa Uriarte, Josu Angulo, Rose of Dolls.
Sinopsia
Zure txanda da. Euskara ikasteko zure txanda. Ikastaro intentsibo batean dakizuna indarberritzeko zure txanda. Baina sekula ez duzu pentsatu hiltzeko zure txanda izan litekeela. Zure Txanda Da lehen euskal slasherra da. Beldurrezko zinemaren klasikoen errepaso egiten du, eta baita haiei omenaldi, zinemaren historiaz hitz egiteko saiakuntza meta-zinematografiko batekin eta bere burua serioski hartu gabe.
Urriaren 19an, Truebara itzuliko gara eta kasu honetan, Zero Pobreziaren kolaborazioarekin antolatuko dugu saioa. Epizoda u Zivoutu Beraca Zeljeza filmak, Senada eta bere familiaren bizitza erakutsiko digu. Ez dute erraz edukiko. 500 euro behar dute operazio batentzako. Lortuko dute?
LA MUJER DEL CHATARRERO
Epizoda u zivotu beraca zeljeza (2013) 74 min. Bosnia-Herzegovina.
Zuzendaritza: Danis Tanovic.
Gidoia: Danis Tanovic.
Argazkilaritza: Erol Zubzebic.
Aktoreak: Nazif Mujic, Senada Alimanovic, Semsa Mujic, Sandra Mujic
Sinopsia
Senada, txatarretik bizi den ijito familia baten ama da. Egun batean, odoletan eta sabelean min handiak izaten hasiko da. Ospitalean, abortu espontaneoa izan duela jakinaraziko diote eta premiazko ebakuntza egitea gomendatu diote, baina osasun-estaldurarik ez duenez, ezin du artatu. Bere senarra, Nasif, saltzeko txatarra gehiago aurkitzen saiatuko da, eta ebakuntzak balio dituen 500 euroak lortzen ere.
Eta amaitzeko, beste kolaborazio bat: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Pantaila handian, Der Goldene Handschuh filma ikusiko dugu (urriaren 26ean). Gainera, gurekin izango da Josemi Beltran (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen zuzendaria), gonbidatu bezala.
EL MONSTRUO DE ST. PAULI
Der goldene Handschuh (2019) 110 min. Alemania.
Zuzendaritza: Fatih Akin.
Gidoia: Fatih Akin, Heinz Strunk.
Argazkilaritza: Rainer Klausmann.
Musika: FM Einheit.
Aktoreak: Jonas Dassler, Margarethe Tiesel, Hark Bohm, Katja Studt, Marina Eitner-Acheampong, Jessica Kosmalla, Tilla Kratochwill, Uwe Rode.
St. Pauli, Hanburgo, 70eko hamarkada. Gau giroko auzoa da, eta edaleak, emagalduak, jokozaleak eta bestelako arima bakartiak ditu. Lehen begiratuan, Fritz “Fiete” Honka galtzaile bat da. Aurpegi desitxuratuko gizona gauetan emakume bakartien bila ibiltzen da “Urrezko eskularrua” deituriko tabernan. Jende askok ez du susmatzen, itxuraz kaltegabea den Fiete munstruo bat denik.
Gogoratu gure webgunean eta sare sozialetan aurki gaitzakezuela (Twitter, Instagram y Facebook). Laster ikusiko dugu elkar!