[BERRIAK] Hiriko altxor geologikoak deskubritzeko gida bat
Donostia ezagutzea, bertako altxor geologikoen bidez. Hori da astelehen honetan Donostiako Udaletxean aurkeztu den gidaren helburua. Argitalpena dagoeneko eskuragarri dago liburu-dendetan eta laster Donostia Turismoko bulegoetan, eta Thierry Juteau geologo frantses ezagunak idatzi du, Bresteko Unibertsitateko katedradun emerituak eta aspalditik Gipuzkoako hiriburuan bizi denak, Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin. Gida-liburu honek Donostiako kaleetan zehar ibilaldi harrigarri bat egitea proposatzen du, hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko gonbita, bai Donostiako biztanleei, bai bisitatzen duten turistei.# Lotura
Donostia ezagutzea, bertako altxor geologikoen bidez. Hori da astelehen honetan Donostiako Udaletxean aurkeztu den gidaren helburua. Argitalpena dagoeneko eskuragarri dago liburu-dendetan eta laster Donostia Turismoko bulegoetan, eta Thierry Juteau geologo frantses ezagunak idatzi du, Bresteko Unibertsitateko katedradun emerituak eta aspalditik Gipuzkoako hiriburuan bizi denak, Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin. Gida-liburu honek Donostiako kaleetan zehar ibilaldi harrigarri bat egitea proposatzen du, hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko gonbita, bai Donostiako biztanleei, bai bisitatzen duten turistei.