[BERRIAK] María Cueto artistak bere erakusketa bereziena dakar Cristina Eneara, hazien inguruko hausnarketa artistiko eta espositibo hunkigarria
Avilésen sortu baina bizitza erdia baino gehiago Berastegin (Gipuzkoa) bizitzen daraman María Cueto (Avilés, 1960) artistak bere unibertso sortzailean murgiltzeko proposamena egiten digu Hazi hegalariak erakusketaren bitartez, zeina Cristina Enean ikusgai egongo baita udako hileetan. “Hiru lan-sortaz osaturiko erakusketa da honakoa, eta bakoitzak Cristina Eneako jauregiko areto bat hartuko du”, azaldu du artista asturiarrak. Beheko solairuan, ‘Basoaren bihotza’ izenarekin, piñerina landareakin eginiko pieza fin eta delikatuak bildu ditu. “Zuhaitz ñimiñoak irudikatzen ditut, forma geometrikodun basoak sortuz, geometria oso garrantzitsua baita nire lanean, organikoa den edozerk duen kaosari harmonia ematen diola iruditzen baitzait”, azaldu du Cuetok. Horrela, espiral, esfera eta kono formako unibertso txikiak eraiki ditu artistak, bisualki eta estetikoki pieza dotore bezain delikatuak sortuz.# Lotura
Avilésen sortu baina bizitza erdia baino gehiago Berastegin (Gipuzkoa) bizitzen daraman María Cueto (Avilés, 1960) artistak bere unibertso sortzailean murgiltzeko proposamena egiten digu Hazi hegalariak erakusketaren bitartez, zeina Cristina Enean ikusgai egongo baita udako hileetan. “Hiru lan-sortaz osaturiko erakusketa da honakoa, eta bakoitzak Cristina Eneako jauregiko areto bat hartuko du”, azaldu du artista asturiarrak. Beheko solairuan, ‘Basoaren bihotza’ izenarekin, piñerina landareakin eginiko pieza fin eta delikatuak bildu ditu. “Zuhaitz ñimiñoak irudikatzen ditut, forma geometrikodun basoak sortuz, geometria oso garrantzitsua baita nire lanean, organikoa den edozerk duen kaosari harmonia ematen diola iruditzen baitzait”, azaldu du Cuetok. Horrela, espiral, esfera eta kono formako unibertso txikiak eraiki ditu artistak, bisualki eta estetikoki pieza dotore bezain delikatuak sortuz.