[BERRIAK] Uliako putzu-sarearen aberastasuna ezagutzeko irteera gidatua
Datorren otsailaren 2an Hezeguneen Munduko Eguna ospatuko da, hainbat animalia- eta landare-espezierentzat beharrezkoak diren ekosistema horiek ezagutarazteko eta balioesteko eguna. Ulia mendian putzuen eta hezegune txikien sare garrantzitsu bat sortzen ari da, Donostiako Udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen lankidetzarekin, eta igandean, otsailaren 2an ingurune horretara bisita egingo da, betetzen duten funtzioa eta garrantzia ezagutzeko.
Ulia Interpretazio Zentroko arduradun Oihana Orkolagak azaldu duenez, "Aranzadin adituak dira putzu eta hezeguneen ikerketan, eta esku artean dute Mikroklima izeneko proiektu parte-hartzailea; aurten ere beraiekin parte hartzeko aukera paregabea izango dugu".
Mikroklimak edozein kontserbazio-proiektuk barne hartu behar dituen jarduerak biltzen ditu: ikerketa, kudeaketa eta dibulgazioa. Ulia Interpretazio Zentroan azalpen batzuk jaso ondoren, putzu-sareko bi hezegunetan ikerketa- eta kudeaketa-ekintzak egingo dira: "batetik, Uliako mikrohezeguneetako biztanle txikiak ezagutarazteko eta balioesteko, eta, bestetik, urmael horien erakargarritasun biologikoa areagotzeko kudeaketa-ekintza errazak egingo dira", gaineratu du Orkolagak.
Irteera puntua Ulia Interpretazio Zentroan izango da, 10:00etan. Izen-ematea zabalik hemen.# Lotura
Datorren otsailaren 2an Hezeguneen Munduko Eguna ospatuko da, hainbat animalia- eta landare-espezierentzat beharrezkoak diren ekosistema horiek ezagutarazteko eta balioesteko eguna. Ulia mendian putzuen eta hezegune txikien sare garrantzitsu bat sortzen ari da, Donostiako Udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen lankidetzarekin, eta igandean, otsailaren 2an ingurune horretara bisita egingo da, betetzen duten funtzioa eta garrantzia ezagutzeko. Ulia Interpretazio Zentroko arduradun Oihana Orkolagak azaldu duenez, “Aranzadin adituak dira putzu eta hezeguneen ikerketan, eta esku artean dute Mikroklima izeneko proiektu parte-hartzailea; aurten ere beraiekin parte hartzeko aukera paregabea izango dugu”. Mikroklimak edozein kontserbazio-proiektuk barne hartu behar dituen jarduerak biltzen ditu: ikerketa, kudeaketa eta dibulgazioa. Ulia Interpretazio Zentroan azalpen batzuk jaso ondoren, putzu-sareko bi hezegunetan ikerketa- eta kudeaketa-ekintzak egingo dira: “batetik, Uliako mikrohezeguneetako biztanle txikiak ezagutarazteko eta balioesteko, eta, bestetik, urmael horien erakargarritasun biologikoa areagotzeko kudeaketa-ekintza errazak egingo dira”, gaineratu du Orkolagak. Irteera puntua Ulia Interpretazio Zentroan izango da, 10:00etan. Izen-ematea zabalik hemen.