KONTRATAZIO MUGAGABERAKO LAGUNTZAK
San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Udaleko Ekonomia eta Tokiko Enplegu Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, enplegua sustatzeko kontratazio mugagaberako laguntza-programa bat jarri duela abian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuta. XEDEA Programaren helburua da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden donostiar langabeen kontratazioa bultzatzea, Donostiako udalerrian jarduera-zentroa duten enpresetan. ONURADUNAK Donostian lantokia eta jarduera ekonomikoa duten…
La entrada KONTRATAZIO MUGAGABERAKO LAGUNTZAK se publicó primero en San Sebastián Shops.
San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Udaleko Ekonomia eta Tokiko Enplegu Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, enplegua sustatzeko kontratazio mugagaberako laguntza-programa bat jarri duela abian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuta.
XEDEA
Programaren helburua da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden donostiar langabeen kontratazioa bultzatzea, Donostiako udalerrian jarduera-zentroa duten enpresetan.
ONURADUNAK
Donostian lantokia eta jarduera ekonomikoa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Deialdi honen babesean, dirulaguntza jaso ahal izango dute gutxienez 12 hilabeteko iraupena duten kontratu mugagabeek, baldin eta enplegu-sorrera garbia badakarte.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Gehienezko laguntza: 8.000€ lanaldi osoko kontratu MUGAGABE bakoitzerako, eta 4.000€ lanaldi erdiko kontratu MUGAGABE bakoitzerako. Zenbateko hori % 25 handituko da kontratatutako pertsona honako kolektibo hauetakoren batekoa bada:
– DSBEren titularrak.
– 35 urtetik beherako pertsonak.
— Iraupen luzeko langabeak: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaileak kontratazioaren aurreko 540 egunetan, betiere aldi horretan gutxienez 360 egunez langabezian egon badira.
– 55 urtetik gorako pertsonak
Zenbateko guztiek % 10eko igoera izango dute kontratua emakume batekin egiten bada.
KONTRATATUTAKO PERTSONEN BETEKIZUNAK
a) Kontratatu beharreko pertsonak Donostian erroldatuta egotea.
b) Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
c) Lanpostua zuzenean lotuta egotea enpresak garatzen duen jarduerarekin.
d) Kontratazioaren xede den pertsonaren lantokia Donostiako udalerrian egotea.
e) Lan-harremana 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean hastea.
Gehienez 2 eskabide egin daitezke merkatari-enpresa bakoitzeko.
ESKAERA EPEA
Eskabideak aurkezteko epea 2024/11/28tik 2025/01/31ra artekoa da, laguntza mota bakoitzerako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo bestela, 2024/01/31ra arte.
Edozein zalantza argitzeko jar zaitezke gurekin harremanetan 943090938 telefonora deituz edo info@sansebastianshops.com helbidera mezu bat bidaliz.
La entrada KONTRATAZIO MUGAGABERAKO LAGUNTZAK se publicó primero en San Sebastián Shops.