Urtarrila Kresala Zinekluba
Kresala Zineklubeko urtarrileko programazioa hemen daukazue.
Urtarrila hemen da eta baita gure programazio berria ere. Hainbat film desberdinen artean, ekitaldi berezi bat edukiko dugu eta nola ez, Bagera Zineforum-eko saio berria ere. Atera agendak eta gorde datak!
Urtarrilaren 11ean, Trueban, Ras vkhedavt, rodesac cas vukurebt? filma ikusteko aukera izango dugu. Lisa eta Giorgi-rekin batera maitasunean murgilduko gara. Baina ez da dena hain polita izango. Edo agian bai?
Urtarrilaren 14ean, Antzoki Zaharrera salto egingo dugu. Bertan, Victor Sjöström zuzendariaren The Wind filma ikusiko dugu. Zuzeneko musikarekin! Lortu zure gonbidapena eta ospatu gurekin zineklubaren 50.urteurrena!
Robert Bresson zuzendariaren atzera begirakoarekin jarraituko dugu urtarrilaren 18ean. Un condamné à mort s’est échappé ou Le vent souffle oú il veut da saio horretan ikusiko dugun filma. Aipamen bat bakarrik: Wolfang Amadeus Mozart-aren musika du soinu-banda bezala.
A metamorfose sos pássaros filma proiektatuko dugu urtarrilaren 25an. Hainbat zinema jaialdietan sariak irabazi ondoren, gure areto txikira iritsiko da. Ez galdu aukera eta hurbildu saiora!
Azkenik, urtarrilaren 26ean, Bagera Zineforum-aren saio berri bat edukiko dugu. Nevia filma ikusiko dugu eta solasaldi interesgarri bat ere izango dugu. Sarrera librea da, aforoa bete arte.
Jarrai dezagun zinemaz gozatzen!