Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. asterako sarrerak
Aurten ere, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. asterako sarrerak banatuko ditugu HITZAkideen artean.
Euskarazko emanaldietarako eta euskaraz azpititulatutako emanaldietarako sarrerak eskuratzeko aukera izango duzue.
Emanaldi bakoitzeko 5 sarrera bikoitz ditugu banatzeko.
Gonbidapenak eskuratzeko epea urriaren 24an, 21:00etan, zabalduko da eta urriaren 27an 11:00etan amaituko da.
Hona hemen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. asterako eskuratu ditzakezun sarrerak. Azkar ibili!