20. urteurrenaz aritu da Irutxuloko Hitza Ispilu Beltzan
Naike Usabiaga Irutxuloko Hitzaren kudeatzaileari elkarrizketa egin diote Donostia Kulturako Irratiko kideek Ispilu beltza podcastean.

‘Donostiako auzoetatik barrena’ programan aritu da Naike Usabiaga Irutxuloko Hitzako kudeatzailea. Hedabidek 20 urte bete ditu aurten, eta ederki ospatu zuten, hilaren 17an, San Telmo Museoan egindako hasiera ekitaldian. ‘Mundo osoa da tokikoa’ lelopean hasiera eman diote urte borobilari.
Ibilbideaz, etorkizuneko eta urte osoko ekimenetaz, Paula Estevezek egindako iruditegiaz eta merchandising berriaz, Irutxulo Egunaz, herri mugimenduaz eta komunitateaz aritu dira Ispilu Beltzako programan.