Maria Kristina hoteleko altzariekin azoka egin dute Anoetan
Maria Kristina hoteleko berritze lanak direla eta, 5.434 altzari salgai jarriko dituzte. Maria Kristina erreginak berak, Coco Chanel diseinatzaileak eta Sofia Lauren eta Harrison Ford aktoreek erabilitako altzariak, lanparak eta beste hamaika objektu izan litezke bisitariak aukeratutakoak. Hotelaren historiaren zati bat salgai jarri dutela esan daiteke nolabait.
15 euroren truke maletak uzteko altzaria topa daiteke, baita 3.190 euro balio duen sofa ere. Estilo eta material askotakoak dira. Batzuk hotela zabaldu zirenekoak dira. Hotelean hasieratik izan diren ispiluak eta mahahaik, esaterako. Guztiak salduz gero, 300.000 euro eskuratuko ditu udalak, bereak baitira altzariak.
Azoka txikia egin dute eta gaur arratsaldean zabalduko dute, 16:00etan. Anoeta Estadioko 6. atean jarriko dute merkatu txikia. Gaur eta apirilaren 22a bitartean izango da zabalik. Gaur arratsaldean 20:00ak arte izango dira ateak zabalik. Asteartetik larunbatera, berriz, 11:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.