
Datorren astelehenean, hilaren 15ean, Imanol Pradales lehendakariak eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak inauguratuko dute espetxe berria.

Zubietako erraustegiko langileek beste hiru greba egun egingo dituzte maiatzean, Ekobal eta Ekondakin enpresei lan hitzarmen duin bat eskatzeko. Asteartean egin zuten lehena, eta hilaren 19an eta 26an izango dira beste biak.