Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan izan ziren dozenaka kide donostiar joan den asteburuan, Durangon. Hiru egunetan jasotako ezagutza eta bildutako indarra egunerokoan txertatzeko erronka dute orain.
Txantxiku arrunta, triku arrunta, urtxintxa gorria … eta orain, lepazuria.
Jai gogorrak pasa dituzte Maddi Zubillagak (Aiete, 1991) eta Leire Bayonek (Aiete, 1993). Donostiako Piraten Zirgari taldeko kideak dira biak, eta kaiko jaigunean, Puntu Morean, Aste Nagusiko erasoak kudeatzeaz arduratu dira gainerako hainbat kiderekin batera. Aurten, lehen aldiz, jai egun bat bertan behera utzi dute eraso matxistak salatzeko.