
Ehun urte bete ziren atzo, ekainaren 2an, Gladys Enea parkea lehenengo aldiz herritarrentzako ireki zutenetik. Mendeurrenaren bueltan, Egiako altxor hori hobeto ezagutzeko ibilaldia egin zuten, parkean barrena.

Donostiyako Bertso Potajia izena jarri zioten pasa den larunbatean, maiatzaren 23an, Bilintxi Balantxa bertso elkarteak lehenengo aldiz antolatutako Donostiako bertso egunari.

Hirigintzari eta etxebizitzari buruzko solasaldi mamitsua eskaini zuen Sebastia Jornet hirigile katalanak asteartean Kursaalean, EH Bilduk antolatuta. Etxebizitzaren egoera larriari aurre egiteko gakoak jarri zituen mahai gainean, ideia argi batekin: "Hirigintza etxebizitzak edukitzeko da".

50 urte bete ditu Javier Gurrutxaga donostiarraren Orquesta Mondragon taldeak, eta ospakizun kontzertu aparta eskaini zuen ostegunean Viktoria Eugenia antzokian, tarta eta guzti.