Arte Ederrak eraikinaren hormek zutik diraute, eta dagoeneko badakite barruan zer hartuko duten; luxuzko hotel bat. SADE enpresak eta Hilton kateak adostu dute 2024erako zinema antzoki izandakoa Curio bildumako luxuzko hotel bihurtzea.
Eraikinaren etorkizuna argitu du SADEk, eraikinaren jabeak. Hilton kateko luxuzko hotela izango da 2024an.
Bihar, larunbata, abortuaren kontrako «prozesioa» antolatu dute Askabideren klinikara, bigarrena hilabetean. 'Rezar no es delito' delako elkartea da antolatzailea, baina honen atzean eskuin muturraren eskua ikus daiteke: Enraizados, Hazte Oir, Vox eta eskuin muturreko bestelako elkarteen babesarekin.