
Etxebizitza eta maizterren sindikatuek sustatuta, greba orokorra egingo dute Espainiako Estatuko milaka lagunek hilaren 11n, etxebizitza eskubidearen alde. Hego Euskal Herrian ere grebara deitu dute sindikatu nagusiek, arrazoiak ez baitira falta. Donostian, are gehiago: estatuko hiru hiri garestienetako bat da, bizitokiari dagokionez. Zein da, ordea, Donostiako etxebizitzaren egungo egoera eta etorkizuna?

Zortzigarrenez egingo dute LABO XL jaialdia, hilaren 12tik 15era, konexioak ardatz. Lau egunez, dantza, antzerkia eta zirku garaikidea izango dira protagonista. Ikuskizunez gain, profesionalen arteko topaketak egongo dira, zubiak eraikitzeko.

61. Behobia-Donostiak berritasun ugari izango ditu. Guztira, 29.301 korrikalarik eman dute izena etzi jokatuko den lasterketarako; iaz baino 1.500 gehiagok. Aldiz, emakumeen kopurua jaitsi egin da, %34tik %31ra, eta antolatzaileek aitortu dute «triste samar» daudela.

Behobiatik Donostiara 21,1 kilometro egiten dituzte lasterkariek. Aldiz, Donostiatik 9.000 kilometrora dago Alta Verapaz, Guatemalako eskualdea. Han egiten dute urtero Ak’Wank emakumeen aldeko lasterketa, Behobia-Donostiarekin lotura berezia duena. Horri buruzko 'Korrikalariak. Las que corren' dokumentala gaur estreinatuko dute Aquariumean.

Hamabost urte igaro dira Urumea ibaiak gainezka egin, eta milaka herritarren bizitzak lokatzez estali zituenetik. Hondamendi hark, ordea, hiriaren eraldaketa hidrauliko eta hirigintza esku hartze handienetako bati ireki zion bidea.

Literaktum jaialdiak emango dio ongietorria Irati Jimenezen (Mundaka, Bizkaia, 1977) ipuin bilduma berriari: ‘Gaupasa Kluba’. Gaua ardatz duten istorioez, laguntasunaz, errealitatearen magiaz eta irakurlearekiko ezinbesteko konplizitateaz aritu da idazlea.

BSKuir –Batxata eta Saltsa Kuir– klaseak ematen ditu Nerea Hernandez Anterok (Parte Zaharra, 1993) Antiguan. Bachata eta saltsa klase hauetan garrantzia ematen diote pertsona queerrak eroso sentitzeari. Lagun batekin dantza klase batean topatzean erabaki zuten pertsona orok 'lider' eta 'follower' rolak ikasteko lekua sortuko zutela.

Zabaleta kaleko Zabaltza elkartearen egoitzak 2025eko abenduaren 22an itxi zituen ateak, eta bazkideak lokal propiorik gabe geratu ziren. Udalak behin-behineko irtenbide bat eman zien martxoan, baina «oso eskasa» dela diote, eta leku aproposago bat nahi dute.

1991ko abuztuaren 17a. Morlans auzoko Tolaretxe etxea. ETAko komando bat eta Guardia Zibilaren sarekada bat. Bost orduko tiroketa etengabe bat. Hiru hildako: Iñaki Ormaetxea, Patxi Itziar eta Jokin Leunda. Xabier Mendiguren idazle eta Elkarreko editoreak (Beasain, 1964), sarraski hura ardatz, idatzi du liburua, gertakariez eta pertsonez: 'Morlans'.

Sarroeta auzo elkarteak deituta, joan den astean, 26 lineako autobusa auzoan hartu, eta Bulebarrera joan ziren Martuteneko bizilagunak, protesta egitera. 120 erabiltzaile inguruk parte hartu zuten mobilizazioan. Jon Insausti alkateak dio bizilagunen eskaerei erantzun bat ematen saiatuko dela.

Udal gobernuak 300.000 euroko zuzenketa bat txertatu du 2027ko aurrekontu proiektuan, eraikina berritzeko. Aldiz, haren etorkizuna eta erabilera «auzotarrekin batera definitu» behar dela esan du Jon Insausti alkateak.

Haurtzaroko nahi bati tiraka, Europara jauzia egin zuen Celeste Carusok duela sei urte. Sormenari oztoporik jarri gabe, bidaia librean doa, kanta baten moduan. Orain, abesten, antzezten, irakasten eta txotxongiloak egiten ari da.

Kirola, zientzia eta ekintzailetzarekin batera, berrikuntzak izan dira protagonista WeekINN, XIII. Berrikuntzaren Astearen programazioko ‘Kirola, zientzia eta ekintzailetza: eragina sortzeko eta negozioak garatzeko aukerak Donostian’ saioan.

Isiltasuna ez da inoiz erabatekoa izaten Viktoria Eugenia antzokian. Teloia erortzean, mende bat baino gehiago duen istorio bat esnatzen da. Miss Vicky da, antzinako Txina aretoan modu traumatikoan hil eta garaiko boteretsuek ezkutatu zuten korista gaztea.

Donostian, azken urteotan, kale egoeran egotea ez da erraza. Egoeraren gogorrari, Poliziaren indarkeria gehitzen zaio. Baina, baita ere, uste baino donostiar gehiagoren gorrotoa. Talde erreakzionarioen jarraitzaileak, beldurrak eta gorrotoak hauspoturik, etengabeak dira migratzaileen kontrako bortizkeria jarrerak. Azkenetarikoa, Egiako tiroketa. Udalak bere esku dagoena egiten duela dio. Datuek ez diote hori, ordea.
