
Orgak apainduta eta mozorroak jantzita, Egian zehar ibiltzen dira kuadrillak Porrontxoen lehen egunean. Musikaz, jendez, algaraz eta urez –bizilagunek leihotik behera botatzen dutena– betetzen dute Egia jaiei hasiera emateko.

Irailaren 18tik 20ra, Loiolako Erriberak hainbeste esperotako asteburua ospatuko du: auzoko jaiak. Aurten, 'Fluor Party' bat, sukaldaritza txapelketak eta auzotarren inplikazio nekaezina izango dira nagusi, bestelako berritasun batzuekin batera.

Bi helburu jarri dituzte mahai gainean: "Porrontxoetara etortzen diren pertsona guztiak ongietorriak direla bermatzea eta argi uztea edozein eraso arrazistak erantzun kolektibo, antolatu eta irmoa izango duela".

Heldu, gazte eta, bereziki, haurrentzako jarduera ugari prestatu dituzte aurten ere Altzako Jolastokieta auzunean, baita egitarauan berritasun batzuk sartu ere. Auzotarrak «ilusioz» eta «gogoz» daudela ziurtatu du jai batzordeko kide Miguel Angel Diezek.

Berritasun interesgarri batzuekin eta betiko jarduera arrakastatsuenekin, hemen dira Txomiñeneko jaiak. Azken urteotan auzora bizitzera joandako bizilagun berriak auzoan ahalik eta gehien integratzeko baliatu nahi dituzte jaiak jai batzordekoek: auzoa egiteko.