Lizarraren inguruan dantzatu dira udal agintariak
2026ko San Joan bezperako Plaza Berriko ekitaldia.Joseba Parron San Sebastian Azken urteotako San Joan bezpera beroenetako bat bizi zuen bart Donostiak, baina hori ez zen oztopo izan urteko gaurik laburrenaz gozatzeko. Hain zuzen ere, Donostiako auzo eta herri gehienetan piztu zituzten suak eta aritu ziren dantzan, baita Parte Zaharreko Plaza Berriko ekitaldi instituzional eta tradizionalean ere.
Ohiko legez, Donostiako Udaleko zinegotziek plazaren erdian jarritako lizarraren inguruan dantzan aritu ziren agintariak, eta ekitaldian parte hartu zuten, baita ere, Udaleko Txistulari Taldeak, Goizaldi dantza taldea eta Arkaitz, Eskola, Gero Axular eta Trebeska taldeetako bikoteek. Agintariek fandangoa eta arin arina dantzatu zituzten, lizarrari su eman aurretik zein ondoren. Kalejirarekin eta lizarraren azalaren banaketarekin amaitu zuten ekitaldia, Udal Txistulari Taldeak erromeriaren erritmora.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariaren irudi bilduma:

