
Gertakari lazgarriek arrastoa utzi zuten Indalezio Bizkarrondo 'Bilintx' bertsolari donostiarraren bizitzan, haurtzarotik heriotzara arte. Datorren uztailaren 22an, 150 urte beteko dira hil zenetik.

Herri koplatxo batek bizirik mantendu du Marcelino Celigüeta txurro denda. Txoko hura hiriko arrakastatsuena izan zen, baina inbidiak eta 36ko gerrak harekin akabatu zuten. Bere abizena, ordea, euskal sukalde guztietara iritsi da egun, patata frijitu marka ezagun bati esker.

Uztaila aurrera doa, eta, horrekin batera, hastear dira kaiko Karmengo jaiak, ohiko legez, egitarau zabal batekin. Betiko jarduerei eutsi diete, baina zenbait berritasun ere badituzte aurten; besteak beste, itsasontzi batetik arituko dira bertsotan.

Asteburuan abiatuko dira Añorgako Karmengo jaiak, eta izen propioa duten zazpi eguneko egitaraua prestatu dute. Kuadrillak, jubilatuak eta umeak izango dira festen hasierako protagonistak.

Amara Berriko karmenek eta auzo elkarteak 30 urte betetzen dituzte aurten; urteurren borobila, ordea, urtero bezala ospatuko dute: Karmen eguneko tradizioak, danborrada jendetsua eta auto klasikoen arteko barre algarak ez dira faltako, auzoko kaleetan barrena.

Mahai jokoekiko zaletasunak eta euskarazko eskaintza eskasak bultzatuta, Toki kultur elkartea elkartea sortu dute, euskaratik eta euskaraz sortutako jolasak garatzeko helburuarekin.

Altzako auzune txiki bat da Oleta, baina «auzo izaera handikoa», Oletako sanjoanetako jai batzordeko kide Nora Lopezen esanetan. Horregatik, Oletakoak desiratzen daude txupinazoa bota, eta jai giroan murgiltzeko.

Maritxu Barriolak euskararen aldeko borrokari eman zion bere bizi osoa. Donostian zuen zapata denda euskarazko liburuak legez kanpo argitaratu eta banatzeko sare klandestino baten egoitza izan zen frankismoan; andre euskaltzalez osatutako sare batena.

Auzoko Kafea egitasmoa sortu dute Intxaurrondon, auzoko eragile zein bizilagunek elkarren berri izan dezaten eta saretu daitezen. Bi saio egin dituzte dagoeneko, askotariko gaiei buruz hausnartuz. Gero eta jende gehiago erakarri nahi dute, gero eta jende gehiago saretu dadin auzoan.