
Bizitza osoa eman zuen Joseba Zubimendi Martiarenak (Donostia, 1897- Kanbo, Lapurdi, 1939), euskararen alde ekinean. Kazetaria, poeta, idazlea, bertsolaria, euskaltzalea eta kultur ekintzaile nekaezina. Bere ibilbidea errepasatu dugu orriotan.

Ertzaintzak Ernaiko bederatzi kide identifikatu ditu ekintzaren harira.

Euskararen Egunaren harira, Mintzodromoa antolatu du Bagera elkarteak, urtero bezala. Bi saio egin dituzte aurten ere: bat 10:00etan (60 pertsona egon dira txanda honetan), eta bestea 11:00etan. Biak ala biak, euskaraz hitz egitera etorri den jendea bildu dituzte, San Telmo museoan.

Eneko Iztueta Azurmendi (Donostia, 1981) ogibidez irakaslea bada ere, ‘Kontua eta Zikina’ lehenengo komikia argitaratu berri du. XX. mendeko baserri giroaren errealitatea komikirako idatzi du, eta bere anaia Ibai Iztueta Azurmendirekin eta Aritz Vieites Ezeizabarrena marrazkilariarekin batera egin du lan.