Euskaltzale Independentiston Topaketaren aurkezpen hitzaldia antolatu dute Herreran
EHEren agerraldi bateko artxiboko irudia.Beñat Parra Euskal Herrian Euskaraz (EHE) mugimenduak Euskaltzale Independentiston Topaketa antolatu du Azpeitian hilaren 24 eta 25erako, eta, motorrak berotzeko, hainbat aurkezpen egingo dituzte Donostian. Horietako lehenengoa gaur bertan egingo dute (hilak 15), Herrerako Nido tabernan, 18:30ean, doako sarrerarekin.
Intza Gurrutxaga eta Igor Lozano EHEko kideak izango dira hizlariak, eta topaketa bera aurkezteaz gain, Donostiako EHEren dinamiken inguruan ere hitz egingo dute, baita hiriko euskalgintzaren inguruan hausnartu ere.



