
Maider Alberich Intxaustik (Gros, 1987) eta Eider Sanchez Herrerok (Antigua, 1986) beren bizitza eraldatu zuten 2016an, lana utzita, ekitea erabaki zutenean. Naru Intelligence eratu zuten, pazientea erdigunean jarrita, onkologia gaixoengan eragin positiboa izango zuen teknologia garatzeko. Oztopoak ez zaizkie falta izan, baina bidea urratzen ari dira.