Abuztuko eklipse osoa behatzeko aholkuak emango ditu Aranzadik
Minutu batez, eguna gau bilakatuko da abuztuaren 12a. Ilargia, Lurra eta Eguzkiaren artean jarriko da, eklipse oso bat eraginez, eta bai Donostian bai euskal lurretan fenomeno natural hori ikusteko aukera izango da.
Bere zergatiari buruzko azalpenak eta eklipsea behatzeko aholkuak biltzen dituen Eguzki eklipse totala, banda barruan eta kanpoan! hitzaldiak ematen ari da Aranzadi Zientzia Elkartea. Zorroagako bere egoitzan egingo duten hurrengo saioa larunbatean, uztailak 4, izango da, 11:30ean. Familia eta haurrei bereziki zuzendua, eguraldiak ahalbidetuko balu, filtro berezidun teleskopioekin Eguzkia ikusiko dute ere.
Uztailaren 16an, 19:00etan, berriz, herritar orori bideratutako dibulgazio hitzaldia gauzatuko dute 2183 urtera arte errepikatuko ez den gertaera astronomiko horri buruz.

