
Ehun urte bete dira Frantzisko Zubiaurre 'Kiriko' patroia zendu zenetik. Kontxako bost bandera irabazi zituen Donostiako traineruarekin, eta mende bat geroago, hiriko beste ontzi batek berdindu du lorpen hura: Donostia Arraun Lagunak-en 'Lugañenea'-k.

Etxean jokatuko dute asteburuan Realeko futboleko mutilek eta belar hockeyko neskek, baita Txuri Urdineko mutilek ere. Etxetik kanpo lehiatuko dira, aldiz, Ibaeta Basket, Askatuak Gipuzkoa Basket eta Txuri Urdineko neskak.

Esaldi gogaikarri horietako bat da «inoiz ez da berandu», baina, Ines Perez Artachoren kasuan (Cenicero, Errioxa, Espainia, 1941), hala da. Intxaurrondotarra da aspalditik, eta, hain zuzen ere, auzoan hasi zen korrika egiten, 54 urte zituela. Hortik, estatuko abiadura lasterkari beteranoena izatera eta hamarnaka domina, garaikur eta errekor lortzera. 85 urterekin, ez du kirola uzteko inolako asmorik.