Kontxako Banderako emakumezkoen sailkatze estropada, iruditan
San Juango neskak, kaiko arrapalara iristean, sailkatze estropadan azkarrenak izan ostean.Joseba Parron San Sebastian Ostegun arratsaldean egin dute Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze estropada, eta erabakita daude dagoeneko Donostiarra Arraun Lagunak-ekin batera hurrengo bi igandeetan badian lehiatuko diren zazpi traineruak: San Juan, Astillero, Tolosaldea, Orio, Hibaika, Donostiarra eta Zarautz; ordena horretan sailkatu dira, hurrenez hurren.
Kirol lehia bizia ez ezik, giro ederra egon da, ohiko legez, Donostiako kaian, hango eta hemengo arraun zaleen eta arraunlarien eskutik. Hain zuzen ere, jarraian ikus dezakezue Joseba Parron San Sebastian argazkilariak osatutako irudi bilduma:

