Donostiarra zazpi onenen artean sailkatu da, eta San Juan izan da azkarrena sailkatze estropadan
San Juan, Astillero, Tolosaldea, Orio, Hibaika, Donostiarra eta Zarautz sailkatu dira emakumezkoen sailkatze estropadan eta horiekin batera lehiatuko da Donostia Arraun Lagunak hurrengo bi igandeetan Kontxako badian.
Donostiarrako neskak, Kontxako Banderako sailkatze estropadan.Joseba Parron San Sebastian Orain bai, dena erabakita dago. Ostegun arratsaldean jokatu dute Kontxako badian 2026ko Kontxako Banderarako emakumezkoen sailkatze estropada, hurrengo bi igandeetan Donostia Arraun Lagunak-ekin batera badian lehiatuko diren zazpi traineruak erabakitzeko, eta tartean egongo da Donostiarra. Gizonezkoen sailkatze estropada atzo egin zuten (hilak 2), eta Zierbena izan zen azkarrena.
San Juan (ligako hirugarrena) izan da azkarrena sailkatze estropadan, 10:57.06 minutuko denbora eginda. Haren atzetik lehiatu dira, hurrenez hurren, Astillero (11:00.88), Tolosaldea (11:00.92), Orio (11:01.02), Hibaika (11:02.46), Donostiarra (11:04.50) eta Zarautz (11:06.66). Guztira, hemeretzi traineru lehiatu dira, eta zazpi horiek izan dira azkarrenak.

San Juango neskak, kaiko arrapalara iristean, sailkatze estropadan azkarrenak izan ostean.Joseba Parron San Sebastian
Seigarren postuan sailkatuta, beraz, Donostiarrak bere plaza eskuratu du Kontxako Banderarako, eta, Donostia Arraun Lagunak-ekin batera, hiriko arraunak bi ordezkari izango ditu emakumezkoen Kontxan aurten ere. Gogoratu behar da Donostia Arraun Lagunak-ek, iazko arau aldaketa baliatuta, plaza ziurtatuta zuela Kontxako Banderan, Donostiako talderik onena izan baita Euskotren ligan, txapelketa irabazita. Jarraian, Donostiarrako arraunlari Enara Arrutiren balorazioa ikus dezakezue, sailkatze estropadaren ostean:
Txandak ere erabakita
Hurrengo bi igandeetan badian lehiatuko den zortzikotea erabakita, lehenengo jardunaldiko txanden zozketa egin dute dagoeneko, udaletxean. Horrela, Donostiarra, Zarautz, Hibaika eta Tolosaldea arituko dira lehenengo txandan, eta Orio, San Juan, Donostia Arraun Lagunak eta Astillero bigarrenean.
Emakumezkoen sailkatze estropadako sailkapena:
01. San Juan 10:57.06
02. Astillero 11:00.88 (+3,82)
03. Tolosaldea 11:00,92 (+3,86)
04. Orio 11:01.02 (+3,96)
05. Hibaika 11:02.46 (+5,40)
06. Donostiarra 11:04.90 (+7:84)
07. Zarautz 11:06.66 (+9,60)
08. Hondarribia 11:11.22 (+14,16)
09. Kaiku 11:21.64 (+24,58)
10. Perillo 11:21.76 (+24,70)
11. Tiran 11:22.18 (+25,12)
12. Zumaia 11:23.28 (+26,22)
13. Ondarroa 11:29.09 (+32,02)
14. Lekittarra 11:29.34 (+32,28)
15. Chapela 11:37.80 (+40,74)
16. Amegrove 11:49.10 (52,04)
17. Deustu 12:00.46 (+1:03.40)
18. Esteirana 12:22.70 (+1:25.64)
19. Castropol 12:29.10 (+1:32.04)

