KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik
Astebete baino gehiago pasatu da Donostiako Udalak kaleko afari solidarioak debekatu zituenetik. Eta aste bakarra nahikoa izan da KAS Kaleko Afari Solidarioak ekinaldi boluntarioak ondoriorik suma dezan hirian. Ohar bat atera du gaur, salatzeko «hirian bizi diren pertsona migratzaile askoren egoera…
Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka
Erresistentzia aurrera, Israel desegin lelopean, Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da igandean, Donostiako Aste Nagusian. Mobilizazioa 19:00etan abiatuko da, Bulebarretik. Plataformak jakinarazi duenez, ekinaldi horren helburua da Palestinari «elkartasuna helaraztea» eta «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka egitea. Mobilizazioak bat egiten du Iruñeko sanferminetan…
Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko
Abuztuaren 8tik 15era bitartean, Donostiako Aste Nagusia hasi eta bukatu artean, sexu erasoak prebenitzeko eta artatzeko informazio eta arreta gune bat jarriko du Donostiako Udalak. Gaur aurkeztu dute urte honetarako prestatutakoa, goizean hirian bertan egindako agerraldi baten bidez. Berdintasun zinegotzi…
Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5
Beste zenbait neurriren artean, Eusko Jaurlaritzaren lurzoruaren erreserba estrategikoa sortzea du helburu iazko abenduan onartutako Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legeak. Bada, Urnietako (Gipuzkoa) Babilonia etxebizitza promozioan aplikatuko dute aurrenekoz. Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak…
Salatu dute ez dagoela medikurik Donostialdeko etengabeko arretako guneetan
Donostiako Bengoetxea kaleko EAG etengabeko arretako gunean atzo ez zen medikurik egon. Hori salatu du Osasungintza Publikoaren Alde herri plataformak, eta gaineratu udan «ohiko» bihurtu dela sendagilerik ez egotea Donostialdeko EAGetan. Ohar bidez nabarmendu dutenez, lan egingo dute «salbuespenezko» egoera hori…
Hilabete osorako musika emaria
Donostiari musika dario udan. Jazz doinuek hartu zuten hiria uztailaren amaieran, Jazzaldian, eta orain bestelako estilo batzuei helduko diete, baina emariak ez du etenik izango abuztuaren hondarrera arte. Gaur hasiko da Musika Hamabostaldiaren 87. aldia. Abuztuaren 30era arte, 60 kontzertutik…

