EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak udal gobernuak Belartzako aferan izandako jokabidea kritikatu dute.
Emakumeen futbola gizartean merezi duen lekutik gero eta hurbilago dago, besteak beste, Reala historia egiten ari delako. Ordea, aurretik izan zen historia egin zuen nesken futbol talderik Donostian. Hain zuzen ere, Añorgak hiruna liga eta Kopa irabazi zituen 1990eko hamarkadan.
Hamabost urte luzeren ondoren, Añorgako zinema zaharrera itzuliko da bihar Asgarth heavy metal banda (22:30). Sarrera guztiak agortu dituzte.
Amassorrain ikastolako 6. mailako ikasleek sektore ekonomikoak landu ditugu ikasturte honetan. Horretarako Añorgako arlo desberdinetako protagonista garrantzitsuenak hautatu ditugu, horietako bat Cementos Rezola fabrika delarik. Laura Egido bertako langilea da, eta bere esperientzia kontatu digu elkarrizketa honetan, baita lantegiak nola funtzionatzen duen ere.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, HITZAkide egiten bazara Maite Rosende ilustratzaile donostiarrak diseinatutako poltsa oparituko dizugu.